Irakasbil
Didakteka
Agur t'erdi Jose Mari Lasa
Bertold Brechten hitzekin jokatuta, ezinbesteetako bat joan zaigu, alegia, bizitza osoan irakasten izan den horietakoa: ostegunean zendu zen Jose Mari Lasa Amorebieta. Hileta-elizkizuna, gaur izango da, abuztuak 29, Bilboko Karmelon.
Helduen euskalduntzera egin zuen aspaldi jauzi 58 urte zituen Elgoibarko bilbotartu honek, ikastolan maisu aritu ondoren. Ibilbide luzea egin du Barakaldoko Udal Euskaltegian nagusiki, eta, besteak beste, HABEren azterketa-deialdietan partaidetza zuzena izan du, epaimahaikide, tutore zein aztertzaile gisa.
Sarean ibiltzea ere gustuko zuen; esate baterako, bere Twitter-profilari erreparatuta, behatzaile eta iruzkingile fina zela sumatuko dugu. Adibide gisa, ikasleentzako idatzitako txio pare bat. Plisti- plasta ezizena ere baliatu zuen garai batean.
Berak idatzitako haiku batekin emango diogu agurra; askok, bere oroipenen bat izango dugulako memoriaren ganbaratik berreskuratzeko. Besarkada bat bere inguruko guztiei, bereziki, Edurne emazte eta Iñaki semeari. Goian bego.
Memoriaren ganbarara igo eta oroipen bat atera zuen kutxatik. Putz eginda, hautsa kendu eta bizia eman zion. #haika
— Josemari Lasa (@Josemarilasa) 16 de mayo de 2014
