Irakasbil
Albisteak
Albisteak
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
23. KORRIKAri buruzko unitate didaktikoak argitaratu ditu AEK-KORRIKAk
- Didakteka
- Sortua: 23 February 2024
- Bisitak: 785
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Unitate didaktikoak argitaratu ditu AEK-KORRIKAk ekimena ezagutzera emateko, euskaltegiak girotzeko eta ikasleak parte hartzera animatzeko. Unitateak aurrez aurre, autoikaskuntzan zein online egiteko egokitu dituzte eta eskura daude korrika.eus webgunean.
HABEren 2024ko egiaztatze-deialdietan arituko diren Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu dira
- Didakteka
- Sortua: 8 February 2024
- Bisitak: 820
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Otsailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara HABEren zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2024ko ekitaldirako Azterketa Batzordeko kideak, HOBE deialdiaren arduradunak, epaimahaiak, ebaluatzaile ikertzaileak, tutoreak, ordezko tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatzeko dena.
Lourdes Oñederra Olaizola, 2023/2024 ikasturteko hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 18 July 2023
- Bisitak: 1515
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Lourdes Oñederra Olaizola doktorea izango dugu hizlari 2023ko irailaren 15ean Bilbon egingo den helduen euskalduntzearen 2023/2024 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu jauna izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, “Ahoskeraren lanketa didaktikoa”.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2023-2024 ikasturtea (2. edizioa)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 22 June 2023
- Bisitak: 1562
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean burutu da "Jardun bikoa helduen euskalduntzean ikastaroa (1. edizioa)", eta, orain, bigarrenez eskaini nahi dugu berariazko prestakuntza, helduen euskalduntzean euskara-eskolak ematen ari diren irakasleak jardun bikoan prestatzeko.
Bigarren aldi honetan, 2023ko urritik 2024ko martxora bitartean gauzatuko da ikastaroa. Prestakuntza-eskaintza elkarren osagarri diren bi ikastarok osatzen dute, online egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2023ko irailaren 4tik 19ra bitartean izango da.
Eskuartean dugu PRIMERAN! C1.1 ikaslearen liburua
- Didakteka
- Sortua: 6 June 2023
- Bisitak: 3431
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
PRIMERAN! C1 euskara ikasteko metodoaren lehen liburukia argitaratu berri du HABE erakundeak. Datozen egunetan, euskaltegi guztietara ale bana banatuko da eta Euskal Herriko saltoki nagusietan izango da salgai. PRIMERAN C1.2 datorren urteko irailerako-edo prest egotea da aurreikuspena.
HABEren 2023ko egiaztatze-deialdietan arituko diren aztertzaileak izendatu dira
- Didakteka
- Sortua: 17 March 2023
- Bisitak: 861
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman da argitara HABEren zuzendariaren 2023ko martxoaren 10eko Ebazpena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2023. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.
Zenbait jarduera Euskal Herritik kanpo datozen hilabeteotan
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 16 February 2023
- Bisitak: 1051
- Iruzkinak: 4
- Gogokoak: 0
Aurrez aurreko zenbait jardunaldi, biltzar eta kongresu iragarri dira datozen hilabeteotarako. Geure esparrurako interesa izan dezakete; are, HABEk ere parte hartuko du horietako batean. Online parte hartzeko aukera izango da batzuetan.
"Europako Erreferentzia Marko Bateratua: webgune eguneratua" tailerra otsailaren 2an
- Didakteka
- Sortua: 31 January 2023
- Bisitak: 790
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Aurreko urteetan bezala, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari buruzko jarduerak antolatuko ditu Europako Kontseiluak datozen hilabeteetan, Hala, "The updated CEFR website – Key concepts and ideas for implementation: Videos, workshop materials, documents, articles…" [EEMBaren webgune eguneratua – Inplementaziorako funtsezko kontzeptuak eta ideiak: bideoak, tailerretako materialak, dokumentuak, artikuluak...] tailerra izango da otsailaren 2an, 16:00etatik 18:30era. Ingelesa izango da hizkuntza eta Brian North moderatzailea.







