"Creatividad, innovación y diversidad en la enseñanza del español como LE/L2" monografikoa eman du argitara Leongo Unibertsitateko argitalpen-zerbitzuak, Creative Commons lizentziapean.
Esther Álvarez Garcíak eta Milka Villayandre Llamazaresek editatu duten argitalpenean 45 atal daude, arestian aipatutako hiru kategoriatan sailkatuta: sormena eta motibazioa, berrikuntza eta aniztasuna. Batzuk oso testuinguru jakinetakoak dira, baina beste batzuk geurerako ere baliagarriak izan daitezke. Halaber, egileen artean badaude ezagunak ditugunak, hala nola Susana Llorián, Vicenta González, Francisco Javier López, Vanessa Ruiz edota Lola Torres.
Erreferentzia bibliografikoa:
Álvarez García, E., eta Villayandre Llamazares, M. (2023). Creatividad, innovación y diversidad en la enseñanza del español como LE/L2 . Universidad de León. Servicio de Publicaciones. https://hdl.handle.net/10612/17469