Didaktika-foroa

Elkarreragina online hizkuntzen eskolan: ikerketa bat

Elkarreragina online hizkuntzen eskolan: ikerketa bat

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0
Bigarren hizkuntzen online irakaskuntzak gorakada izan du azkenaldi honetan, besteak beste teknologiaren esparruko aurrerapenek zein COVID19ak eraginda. Elkarreragina oinarrizkoa dela azpimarratu aldaketa horrek. Halaber, ikerketen arabera funtsezkoa da H2aren eskurapenean ikasleen eta irakasleen arteko interakziorako aukerak areagotzea. Dena den, ikuspegi kuantitatiboa baliatzen duten ikerketa gutxi dago online irakaskuntzan ematen diren interakzio-moten inguruan. Horri erantzutera dator, maila batean behintzat, Javier Muñoz-Basols, Mara Fuertes Gutiérrez, Tripp Strawbridge eta Laura Acosta Ortega ikertzaileek idatzitako artikulua: "Interactional patterns in the online language classroom: a quantitaive analysis across proficiency levels and sesion tipes".

Interakzioari ekiteko hiru mota bereizi dituzte ikerketan. Bestalde, kontuan hartzekoa da testuingurua: Bretainia Handiko urrutiko hezkuntzarako unibertsitatea, gaztelania-ikasleak, eskola-motak (azterketak prestatzeko edo gramatika argitzeko borondatezko saioak)... Edonola ere, artikuluan eskaintzen den alderdi teorikoaz gain, emaitzetan ageri da badutela eraginik ikasleen mailak eta jarduera-motak. Ez da baztertzekoa, gainera, elkarreraginetan zein hizkuntza erabiltzen den aintzat hartzea.




Erreferentzia bibliografikoa:


Muñoz-Basols, J., Fuertes Gutiérrez, M., Strawbridge, T. eta Acosta Ortega, L. (2023). Interactional patterns in the online language classroom: a quantitaive analysis across proficiency levels and sesion tipes. Computer Assisted Language Learning. https://doi.org/10.1080/09588221.2023.2286536