Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ebaluazioa hizkuntzen eskoletan. Egiteke dagoen berrikuntza
- Argitalpenak
- Sortua: 19 November 2021
- Bisitak: 1591
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zalantzarik gabe, ebaluazioa da ikas-irakas prozesuetan eragin handiena duen alderdietako bat. Alabaina, eragin handia duen arren, batzuetan irakasle eta ikasleok ez dizkiogu ebaluazioari garrantzi nahikoa eta merezi dituen aukerak ematen. Hori horrela izan daiteke, beharbada, gure sinesmenekin, irakasteko dugun moduarekin, ikasteko dugun erarekin edo, are, gure hizkuntzaren eta komunikazioaren kontzepzioarekin bat datozen tresnak falta zaizkigulako. Edo, beharbada, ebaluazioan pentsatzen dugunean, arreta emaitzetan jartzen dugulako eta ez benetan garrantzitsua den horretan: prozesuan, garapenean; hau da, hazkuntzan eta hazten jarraitzeko motiba-zioan.
Gauzak horrela, artikulu honen helburua da guk sinesten dugun ebaluazioaren nondik norakoak azaltzea: ebaluazio humanizatua da, norbanakoaren faktoreak aintzat hartzen dituena eta berritzailea izateko asmoa duena. Beste era batera esanda, gai da testuinguru ezberdinetara eta sortzen diren beharretara egokitzeko. Halaber, ebalua-zio aktibo eta gogoetatsua da, pertsonala. Ebaluazio hori egitean, parte hartzen duten alderdi guztiek jartzen dituzte ezbaian ikas prozesuen baldintzak eta horiek optimizatzeko moduak, betiere ikasleak motibatu egingo dituen feedback edo atzeraeli-kadura begirunetsua eta askotarikoa erabiliz.
Azkenik, lankidetzako ebaluazioari helduko diogu; izan ere, gure ustez, ebaluazioa indartsuagoa da soziala bada. Hobeto ikasten dugu gizartean, eta, beraz, askoz hobeto ebaluatuko dugu ebaluazioaren alderdi soziala aintzat hartuta, horretarako, ber-dinen arteko babesa eta batera egindako gogoeta sustatuko duten dinamikak erabiliz.
- Atala:
- Egilea:
- Torres Ríos, Lola
- Ruiz Torres, Vanessa
- López Tapia, Francisco Javier
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Area of knowledge:
- Ebaluazioa
- e-Hizpide zenbakia:
- 98
Hezkuntza-berrikuntza hizkuntza-ikasgelan. Bide posibleak
- Argitalpenak
- Sortua: 3 September 2020
- Bisitak: 1809
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honetan, hizkuntzak irakasteko eta ikasketa-prozesuei heltzeko ibilbide-mapa bat aurkeztuko da, ikasleen arteko komunikazioa zein elkarlaneko ikaskuntza aktiboa sustatzen duten hezkuntza-esperientzia berritzaileetatik abiaturik. Hori horrela, "berrikuntza" kontzeptua aztertuko da hasteko eta behin, hezkuntza-eremuan dituen inplikazioak kontuan hartuz. Ondoren, ikasgelako esperientzia berritzaileen diseinuan inplikatutako trebetasunak eta jarrerak nabarmenduko dira. Halaber, ikaskuntza esanguratsurako gako batzuk iradokiko dira, baita hizkuntzak irakasteko eta ikasteko hainbat jardunbide egoki ere. Testua amaitzeko, praktika bat ebaluatzeko moduari buruzko gogoeta egingo da, benetan berritzailea ote den egiaztatzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Torres Ríos, Lola
- Ruiz Torres, Vanessa
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- e-Hizpide zenbakia:
- 96
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bestelako lankidetzak