"'Talentoso', 'vago', 'desordenado': el efecto de las etiquetas en el desarrollo de la personalidad" sarrera eman dute berriki argitara The Conversation atarian. Haurren garapenari begirakoa izan arren, ematen du hausnarketarako biderik.
Esate baterako, erabiltzen diren, ditugun etiketek izan dezaketen ondorioaz. Hor dugu zorioneko "Pigmalion efektua" (HABE aldizkariko aspaldiko artikulua dago Ikasbilen), irakasleek ikasleengan dauzkaten uste edo itxaropenen eraginaz: "ikaslea txarra" dela uste badugu...
Erabiltzen dugun hizkuntzaz sarritan egiten da ohar gehiagorik. Adibidez, ahozko probetan bukaera emateko "ondo", "nahikoa" edo antzekoak ez erabiltzea aholkatu ohi zaie azterketariei gaizki-ulertuak saihesteko ("niri 'ondo' esan zidaten bukaeran eta gero 'ez gai' jarri didate" bezalakoak).
Badago erreparatzeko beste alderdi bat: feedbacka edo atzeraelikadura. Adituak ez datoz bat laudoriozko hitzen erabilerarekin, esaterako.