Sblendid proiektuaren baitan erreminta digitalen bilduma bat osatu zen. Teknologien eremuan aukera ugari zegoenez, hautaketarako irizpideak azalaraziko dira artikuluan baita hautatuen sailkapena egitekoak. Halaber, "Genial.ly" esparruan egindako bilduma bera eskuratzeko esteka dago.
https://doi.org/10.54512/AIWA4882
Telefonoa eta ordenagailua ezinbesteko egin ditugun garaiotan, ez dago gaizki atzera begiratzeko beta hartzea: ordenagailuak eskuartean izaten hasi ginenean, zalantzan jartzen genuen nola lagundu ziezagukeen makina hark gure lana egiten, nola arraio lagunduko zigun WordPerfect itsusi eta gatzgabe hark. Guztiok ikasi dugu, gutxi-asko, eskuko telefonoa erabiltzen eta ordenagailuak piztu eta nabigatzaileari eskaeraren bat edo beste egiten... Baina horrekin konformatu ez eta bada makinak “gizaki” bihurtzeko lanean diharduenik. Horretan dabiltza, eta bidea egiten ari dira, gainera: horren erakusgarri da, besteak beste, hain modan dagoen ChatGPT sonatua. Orain artean ikasi dugunari jarraikiz, komeni guri ere olatu (artifizial) hori hartzea lehertu baino lehen.
ELE esparruari begira ChatGPTri buruzko gida bat plazaratu berri dute ezagun ditugun hiru adituk: Manuela Menak, Vicenta Gonzálezek eta Joan-Tomàs Pujolàk. Orain arte egin dituzten zenbait ekarpenen ildotik dator. Berez espainolaren ikas-irakas prozesuetan ardaztu arren, geure esparrurako ere badago ideia eta irizpide baliagarririk.
"Erasmus+ KA104 SBLENDID" partzuergoa jardun biko irakaskuntzaren inguruan Galiziako hamar Hizkuntza Eskola Ofizialen eta CAFI (Centro Autonómico de Formación e Innovación) erakundearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bi urtez koordinatu den lanari esker, irakasleentzako berariazko prestakuntza eskaini da (hala nola web-mintegiak, online ikastaroak eta atzerrian egindako behaketak); halaber, baliabide-sorta bat eta eredu horretarako prestakuntza-ibilbide bat gauzatu dira. Artikulu honetan, proiektua nola garatu den azaltzeaz gain, emaitzak ─adibidez, diseinatutako baliabideak─, ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dira.
https://doi.org/10.54512/TXOO7073
Arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegian izena emateko epea abenduaren 10 arte egongo da zabalik, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntza-zentroetako irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
Hizkuntzen hezkuntzan bideoaren erabilerari buruzko inkesta digital baten emaitzak laburbilduko ditugu artikulu honetan; euskara, katalana, gaztelania edo galegoa bigarren hizkuntza edo hizkuntza gehigarri gisa ikasten ari diren helduen esparru ez formala izan da aztertutakoa. 1.658 irakasle izan ditugu informatzaile guztira; 327 izan dira horien artean euskararen eremukoak. Bideoa erabiltzeko oinarrizko hiru modu hartu dira aintzat: eskolan besteren batek grabatutako bideoak ikustea, ikasleek bideoak grabatzea eta irakasleek bideoak grabatzea. Euskararen eremuko emaitzek erakutsi dutenez, irakasleen % 94k ikusten dituzte bideoak eskolan baina ikasleen % 13k eta irakasleen % 11k baino ez dituzte bideoak grabatzen. Emaitza horiek, oro har, bat datoz beste hizkuntzen lortutakoekin, baina badago desbideratzerik. Eskolako praktikarik prototipikoena azaleratzen du modalitate bakoitzaren azterketa zehatzak, helburuak, edukiak, ebaluazioa, ikasgelako dinamika (elkarreragina, idazketa) edota erabilitako bideo-mota barne. Halaber, eskolan gero eta modalitate, genero eta praktika berri gehiago ari direla sartzen nabarmentzen dute emaitzek. Interesaturik dagoenak e-Hizpide aldizkariaren 9. monografian du euskararen esparruko ikerketari buruzko informazio zabalagoa; ForVid proiektuaren webgunean bertan, berriz, gaztelaniari eta katalalanari dagozkien txostenak.
https://doi.org/10.54512/YPYC9696
ForVid ikerketak eman digu daturik euskara-eskoletan bideoaren erabilerari buruz; besteak beste, adierazgarria da bideoak ikusi ikusten direla baina egun ez dela horren ohikoa ikasleek edota irakasleek grabazioak egitea. Horren harira, bideo-grabazioen inguruko bi sarrera aurkitu ditugu azken egunotan; gaztelaniaz bata, ingelesez bestea. Hortaz aparte, online ikastaro bat antolatu du irailetik azarora UEUk azalpen-bideoei buruz.
Uztailaren 12an eta 13an izan da Donostian "Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak / Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas" udako ikastaroa. Bertan azaldutako zenbait informazio dago sarrera honetan.