Deirdre Barry-Murphyk web-mintegi bat eman zuen bi saiotan gaztelaniaz otsailaren 11n eta 18an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, “una introducción a la enseñanza semipresencial: cómo conectar dos mundos” (Nola konektatu bi mundu.
H5P tresna digital bat da, HTML5 teknologiaren bidez eduki interaktiboak sortzeko aukera ematen duena. Irakasleek baliabide hau erabil dezakete beren eskoletan jarduera dinamikoak eta parte-hartzaileak garatzeko, eta egokia izan daiteke jardun biko irakaskuntzan, esaterako.
Atzerriko hizkuntzen eta bigarren hizkuntzen didaktikaren garrantzia nabarmen areagotu da azken hamarkadetan. Bigarren hizkuntzak menderatzea funtsezkoa da XXI. mendeko herritarren garapen profesional eta pertsonalerako. Hori dela eta, hizkuntza-irakasleek, filologian, hizkuntzalaritzan edo itzulpengintzan adituak izateaz gain, bereziki prestatuta egon behar dute gai pedagogiko zehatzetan, hala nola metodologian, teknologia berrien bidezko irakaskuntzan, irakaskuntzaren berrikuntzan edo ebaluazio-sistemetan.
Liburuaren helburua da atzerriko hizkuntzen irakaskuntzara hurbiltzea, gaur egungo ikuspegitik. Bederatzi kapituluren inguruan eraikitzen da lana, eta horietan hizkuntzen ikaskuntzaren funtsezko hainbat gai jorratzen dira; adibidez, irakaskuntza- eta ebaluazio-metodoak, gaitasun eta trebetasun espezifikoen didaktika, ikasleen profil desberdinak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).
Oharra:
*EHUren Uda Ikastaroak Fundazioaren eta HABEren arteko lankidetzari esker antolatutako "Adimen artifiziala helduen euskalduntzean" ikastaroan izena emateko epea, berriz, maiatzaren 8tik aurrera zabalduko du EHUren Uda Ikastaroak Fundazioak.
Egoitz Etxeandia adituak "Adimen artifiziala (AA) erabiltzeko irizpideak" mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. Mintegi honetan, euskara-eskolak ematean AA erabiltzeko irizpideak eta zenbait erabilera-modu aztertuko dira.
Mintegia bi saiotan banatuko da:
1. Saioa (2025/01/30). Oinarrizko ezagutza: instrukzio praktikoak, promptak nola egin, aluzinazioak, sesgoa, alderdi etikoa...
2. Saioa (2025/03/06). Bigarren hizkuntzen irakaskuntzarekin lotutako gaiak: klaseen planifikazioa, material didaktikoa egin, ebaluazio-errubrikak, irudiak...
Irakasle, ikertzaile eta profesionalei zuzendutako liburua da 2024ko hasieran argitara emandako honako hau; izan ere, hezkuntzaren munduan ere badu eraginik adimen artifizialak eta AAk ikasi eta irakasten dugun modua eralda dezake.
Zortzi atal ditu liburuak. Funtsezko gaiei erreparatzen zaie, bakoitzean arlo bati helduta, baina, aldi berean, garapen bati jarraikiz. Atalek, gainera, badute ezaugarri komuna: galdera gisa planteatu dira, eta halakoxea dute izenburua. Are, galdera gehiago sortaraztea ere badago liburuaren xede gisa. Oinarrizko erreferentziak eskaintzen dira testuan zehar, era askotakoak eta ez soilik bibliografia.
Moodle plataforman erraztasunez aritzeko ikastaroa da hau. Edozein ikasteredutarako baliagarria. Plataformari beldurra kendu, ezagun bihurtu, erabilpen-esperientzia hobetu eta eskaintzen dituen tresna batzuen aurkezpen-lanketa egingo da: elkarreragina sustatzeko (foroak, glosategiak, wikiak), komunikazioa errazteko (mezularia), edukien lanketa eta aurkezpenerako (liburua, galdetegiak, zereginak, H5P) eta ebaluaziorako eta ikaslearen monitorizaziorako (kalifikazio-liburua, jarduera osaketa). Baita motibazioa bultzatzeko ere (dominak, txostenak). Gainera, Moodletik kanpoko tresnak txertatzeko aukerak aztertuko ditugu. Azkenik, audio eta bideo formatuen oinarrizko edizioa landuko dugu.
Azaroaren 15ean eta 16an GIELEren VI. Jardunaldiak egin dira Cadizen. Aurtengo leloa hauxe izan da: “Ebaluazioaren kontzeptu giltzarriak egungo testuinguruan”, eta bertan, hizkuntzen ebaluaziogintzan gabiltzanon eguneroko kezka diren gai-alorrak lantzeaz gain, Adimen Artifiziala eta Behar berezietarako egokitzapenak izan dira aurtengo langai nagusiak.