Interneten usuenetakoa, interaktiboenetakoa eta errazenetakoa den genero bat aztertzen da artikulu honetan; foroa, hain zuzen ere. Artikuluaren oinarrian ikaskuntza-ingurune birtualak suma daitezkeen arren, adierazitakoak hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntzaren bestelako egoeretara ere hedatu ahal dira, hizkuntza hori H1a zein H2a izan. Hizkuntzen ikasgelarako foro-motak proposatzen dira (orokorrak eta partikularrak, irekiak eta itxiak) eta berorien nolakotasuna zein erabilera adierazten. Bukatzeko, foroen abantailak eta arazoak aurkeztuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 13 baliabide aurkeztu ditu euskararen erabilera sustatzeko, batez ere lexikoaren eta terminologiaren ikuspuntutik.
Gabriel Diaz Maggliolik hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2016an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "H419 - El papel de la tecnología en la enseñanza y aprendizaje de lenguas" izenburupean.
El profesor de segundas lenguas/ IX: Competencia metodologica para la enseñanza y el aprendizaje - Analisis de las principales tendencias metodologicas, enfoques y métodos contemporáneos ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk. Donostiako XXXV. Uda Ikastaroen baitan, 2016ko uztailaren 4tik 8ra bitartean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Erabat berritu dute AZPidazki tresna. EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko sortu zen 2004an. Hala ere, interesaturik dagoen edonorentzat dago zabalik Sarean.
Mari Jose Lasheras Rodriguez gure lankide izan zen HABEn, 2000. urtetik 2013ra arte. Bere omenez, "Teknologia berrien erabilera didaktikoa hizkuntzen irakaskuntzan" izeneko liburua kaleratu du Lasheras Rodriguez familiak, Hizpide aldizkarian argitara eman zituen artikuluen bilduma osatuz.
Egiaztatze-deialdietan baliatzen diren aplikazio informatikoetan trebatzeko, bi orduko aurrez aurreko zenbait saio antolatu ditu HABEk aztertzaileentzat, bereziki egiaztatzegintzan inoiz aritu ez direnentzat.
"Elegunea" proiektua jarri du abian HABE Liburutegiak Eibarko Juan San Martin liburutegiarekiko lankidetzan. Hizkuntzak ikasteko baliabideak biltzen dituen ataria da, horretarako Interneten dauden dohaineko baliabideak herritarren eskura jartzeko asmoz sortutakoa.
Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako IKANOS proiektuak bide ematen du nork bere gaitasun digitalen berri izateko. Bestalde, interesgarria da jakitea nondik abiatzen garen prestakuntza-jarduerak edota Sarean gauzatu behar diren bestelako proposamenak egin aurretik. Hala, bi bideak uztartzeari interesgarri iritzi genion, eta gauzatu egin zen IKANOS eta HABEren arteko elkarlaneko egitasmoa 2015eko azarotik 2016ko otsailera bitartean. Artikulu honetan, “gaitasun digitalak” moduko kontzeptuak argitu ondoren, IKANOSi buruzko zertzelada nagusiak emango dira, baita egindako lanaren eta emaitzen berri laburbildu ere.