Trebakuntza-saioak egiaztatze-deialdietako aplikazio informatikoetan

Argitaratua: Thursday, 23 March 2017, 12:54 PM
HABE

Egiaztatze-deialdietan baliatzen diren aplikazio informatikoetan trebatzeko, bi orduko aurrez aurreko zenbait saio antolatu ditu HABEk aztertzaileentzat, bereziki egiaztatzegintzan inoiz aritu ez direnentzat:

  • Gasteizen (Lakuako Gizarte Etxea- Etxanobetarren bidezidorra, z/g.) apirilaren 24an, 10:00etatik 12:00etara edota 18:00etatik 20:00etara.
  • Leioan (Leioako KZgunean Jose Ramón Aketxe plaza, 11) apirilaren 26an, 11:00etatik 13:00etara edota 18:00 etatik 20:00etara.
  • Donostian (Okendo KZgunea Kultur etxea: Nafarroa Etorbidea, 7) apirilaren 28an, 10:00etatik 12:00etara edota 18:00etatik 20:00etara.

Saioak doakoak izanik, parte hartzeko ezinbesteko baldintzak dira:

  • HABEk 2016-2017 ikasturtean egingo dituen egiaztatze-deialdietan aztertzaile izateko onarpen-orria sinatua izatea, eta
  • Esteka hau baliatuz martxoaren 27tik apirilaren 4ra izena ematea.