Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleen gaitasun digitalak, IKANOS proiektuaren ikuspegitik

Argitaratua: Wednesday, 30 November 2016, 3:09 PM
Iñaki Murua

Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako IKANOS proiektuak bide ematen du nork bere gaitasun digitalen berri izateko. Bestalde, interesgarria da jakitea nondik abiatzen garen prestakuntza-jarduerak edota Sarean gauzatu behar diren bestelako proposamenak egin aurretik. Hala, bi bideak uztartzeari interesgarri iritzi genion, eta gauzatu egin zen IKANOS eta HABEren arteko elkarlaneko egitasmoa 2015eko azarotik 2016ko otsailera bitartean. Artikulu honetan, “gaitasun digitalak” moduko kontzeptuak argitu ondoren, IKANOSi buruzko zertzelada nagusiak emango dira, baita egindako lanaren eta emaitzen berri laburbildu ere.

https://doi.org/10.54512/DOYU5465

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Tue, 10 Jan 2017, 4:00 PM
    Artikuluan (eta bibliografian) aipatzen den INTEFen (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas
    y Formación del Profesorado) dokumentuaren bertsio eguneratua argitaratu berri dute (Marco Común de Competencia Digital Docente. Enero 2017"
    http://blog.educalab.es/intef/2016/12/22/marco-comun-de-competencia-digital-docente-2017-intef/