Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Language Education in Digital Spaces: Perspectives on Autonomy and Interaction" liburua (Fuchs, C., Hauck, M., eta Dooly, M.)
- Didakteka
- Created: 21 janvier 2025
- Visits: 735
- Comments: 0
- Favorites: 0
Teknologiak gure bizitzako alderdi guztietan duen eraginak hizkuntzen irakaskuntza ulertzeko eta praktikan jartzeko modua ere eraldatu egin du; online-irakaskuntzan aldaketa eragin duenez, eremu digitaletan ikaslearen autonomia sustatzeko beharra nabarmendu egin da. Gaur gomendatzen dugun liburua ekarpen egokia izan liteke. Izan ere, material asko eskaintzen baitu ikaslearen autonomiaren harreman dinamikoari, hizkuntzen irakaskuntzari eta teknologiari buruzko hausnarketarako; gainera, ikuspegi pedagogikoki aplikagarri eta teorikoki aberatsak ematen dizkie hartzaileei, hau da, hizkuntza-irakasleei, ikertzaileei, irakasle-prestatzaileei, materialen/curriculumen diseinatzaileei eta ikasleei.
Adimen artifizialaren erabilera EAEko helduen euskalduntzean
- Argitalpenak
- Created: 26 novembre 2024
- Visits: 1718
- Comments: 0
- Favorites: 0
Adimen artifiziala (AA) gero eta hedatuagoa dago gizarteko esparru guztietan, eta euskararen irakaskuntza ez da salbuespena. EAEko helduen euskalduntzean ari diren irakasleei AAri buruz bidalitako galdetegi baten emaitzak aztertuko dira lan honetan. Emaitza nagusiek erakusten dute AAren erabilera ez dagoela oso hedatua irakasleen eguneroko lanean, nahiz eta datozen urteetan euskararen irakaskuntzan eragina izango duenik ez den zalantzan jartzen. Testuinguru horretan, AAren hedapena kezka sortzen duen gaia da irakasleen artean.
Padlet aplikazioaren erabilera euskara-eskoletan
- Didakteka
- Created: 28 novembre 2024
- Visits: 946
- Comments: 1
- Favorites: 1
Padlet online dagoen tresna edo horma-irudi bat da, eta deskargatu beharrik gabe ikasleek zernahi idatz dezakete horma horretan: beren lanak, zereginak eta, oro har, artxiboak igo. Tresna hau ideiak, argazkiak, bideoak, iritziak edota baliabideak besteekin partekatzeko erabili daiteke. Hortaz, oso tresna indartsua da elkarlanean aritzeko. Sarrera honetan, padlet aplikazioari zein erabilera eman diezaiokegun labur azaltzen da.
INGURA A1 ikastaro osoaren online-aurkezpena
- Bideoteka
- Created: 2 octobre 2024
- Visits: 2081
- Comments: 0
- Favorites: 1
HABEren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri du INGURA A1 ikastaro osoa.
Itzulinguru proiektua: emaitzak
- Didakteka
- Created: 17 septembre 2024
- Visits: 1487
- Comments: 1
- Favorites: 1
Itzultzaile neuronala eta hizkuntza teknologiak erabiltzeko moduak euskararen erabilera nola baldintzatzen duen ikertu du Itzulinguru proiektuak. Hala, gaur egun egiten den itzultzaile neuronalaren erabilera aztertu da; esku-hartze esperimentalak egin dira 25 gunetan eta ikasgaiak atera dira euskararen biziberritzea eta erakundeen funtzionamendu eraginkorra ahalbidetzeko. Gune horien artean hezkuntzakoak ere badaude, euskaltegiak besteak beste.
Hizkuntzak irakasteko bideoak sortzeko aholkuak
- Argitalpenak
- Created: 10 septembre 2024
- Visits: 1251
- Comments: 0
- Favorites: 1
Helduen euskalduntzean bideoaren erabileraz egindako ForVid ikerketako emaitzei erreparatuta, irakasleek zein ikasleek grabatutako bideoen ekoizpena areagotzeko bideak eskaintzea da artikulu honen xede nagusia. Hala, hizkuntza-irakasleek grabatutako bideoek dituzten abantailak azpimarratu ondoren, hizkuntzak irakasteko bideo-mota nagusiak azalduko dira labur-labur eta horrelako bideoak sortzeko aholkuak emango dira alderdi nagusiei erreparatuta, hala nola plangintzari, edukien antolaketari eta grabazioaren kalitateari. Amaitzeko, zenbait bideo-formatu aztertuko dira, hain zuzen ere ikuspuntu teknikoari begira sinpleenak direnak (ikus-entzunezko edizio- eta postprodukzio-ezagutza sakonak behar ez dituztenak).
1237 - Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila) (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Created: 4 septembre 2024
- Visits: 1420
- Comments: 0
- Favorites: 1
"Enseñanza-aprendizaje de lenguas en entornos digitales" liburua (Periñán-Pascual, C. eta Mangiante, J. M.)
- Didakteka
- Created: 14 août 2024
- Visits: 1157
- Comments: 0
- Favorites: 1
Liburu honetan bildutako lanek hizkuntzen ikas-irakas prozesuaren joera metodologikoak islatzen dituzte, bilakaera digital handiko une honetan. Liburua osatzen duten hamabi kapituluek ikasgeletako metodologia aktiboen gaur egungo aniztasuna erakusten dute; irakasleek teknologietara eta, batez ere, pantailen aroan jaiotako ikasleen ikasteko erara egokitzeko ikas-irakas prozesuko aldaketak bilatzeari ematen diote garrantzia.






