Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Adimen artifizialaren erabilera EAEko helduen euskalduntzean
- Argitalpenak
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 26
- Bisitak: 1631
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Adimen artifiziala (AA) gero eta hedatuagoa dago gizarteko esparru guztietan, eta euskararen irakaskuntza ez da salbuespena. EAEko helduen euskalduntzean ari diren irakasleei AAri buruz bidalitako galdetegi baten emaitzak aztertuko dira lan honetan. Emaitza nagusiek erakusten dute AAren erabilera ez dagoela oso hedatua irakasleen eguneroko lanean, nahiz eta datozen urteetan euskararen irakaskuntzan eragina izango duenik ez den zalantzan jartzen. Testuinguru horretan, AAren hedapena kezka sortzen duen gaia da irakasleen artean.
Padlet aplikazioaren erabilera euskara-eskoletan
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko azaroak 28
- Bisitak: 891
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Padlet online dagoen tresna edo horma-irudi bat da, eta deskargatu beharrik gabe ikasleek zernahi idatz dezakete horma horretan: beren lanak, zereginak eta, oro har, artxiboak igo. Tresna hau ideiak, argazkiak, bideoak, iritziak edota baliabideak besteekin partekatzeko erabili daiteke. Hortaz, oso tresna indartsua da elkarlanean aritzeko. Sarrera honetan, padlet aplikazioari zein erabilera eman diezaiokegun labur azaltzen da.
INGURA A1 ikastaro osoaren online-aurkezpena
- Bideoteka
- Sortua: 2024(e)ko urriak 2
- Bisitak: 1832
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri du INGURA A1 ikastaro osoa.
Itzulinguru proiektua: emaitzak
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 17
- Bisitak: 1209
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Itzultzaile neuronala eta hizkuntza teknologiak erabiltzeko moduak euskararen erabilera nola baldintzatzen duen ikertu du Itzulinguru proiektuak. Hala, gaur egun egiten den itzultzaile neuronalaren erabilera aztertu da; esku-hartze esperimentalak egin dira 25 gunetan eta ikasgaiak atera dira euskararen biziberritzea eta erakundeen funtzionamendu eraginkorra ahalbidetzeko. Gune horien artean hezkuntzakoak ere badaude, euskaltegiak besteak beste.
Hizkuntzak irakasteko bideoak sortzeko aholkuak
- Argitalpenak
- Sortua: 2024(e)ko irailak 10
- Bisitak: 1194
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Helduen euskalduntzean bideoaren erabileraz egindako ForVid ikerketako emaitzei erreparatuta, irakasleek zein ikasleek grabatutako bideoen ekoizpena areagotzeko bideak eskaintzea da artikulu honen xede nagusia. Hala, hizkuntza-irakasleek grabatutako bideoek dituzten abantailak azpimarratu ondoren, hizkuntzak irakasteko bideo-mota nagusiak azalduko dira labur-labur eta horrelako bideoak sortzeko aholkuak emango dira alderdi nagusiei erreparatuta, hala nola plangintzari, edukien antolaketari eta grabazioaren kalitateari. Amaitzeko, zenbait bideo-formatu aztertuko dira, hain zuzen ere ikuspuntu teknikoari begira sinpleenak direnak (ikus-entzunezko edizio- eta postprodukzio-ezagutza sakonak behar ez dituztenak).
1237 - Sortuko dugu Moodle-n ikastaro bat? (Oinarrizko maila) (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko irailak 4
- Bisitak: 1280
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Enseñanza-aprendizaje de lenguas en entornos digitales" liburua (Periñán-Pascual, C. eta Mangiante, J. M.)
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 1129
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Liburu honetan bildutako lanek hizkuntzen ikas-irakas prozesuaren joera metodologikoak islatzen dituzte, bilakaera digital handiko une honetan. Liburua osatzen duten hamabi kapituluek ikasgeletako metodologia aktiboen gaur egungo aniztasuna erakusten dute; irakasleek teknologietara eta, batez ere, pantailen aroan jaiotako ikasleen ikasteko erara egokitzeko ikas-irakas prozesuko aldaketak bilatzeari ematen diote garrantzia.
Aurkezpenak hobetzeko dekalogoa
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 10
- Bisitak: 1322
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Aurkezpenak, diapostibak eta bideoak ohikoak dira gure eguneroko bizitzan. Sarrera honetan, horrelakoak (bir)pentsatzeko, (bir)moldatzeko eta birziklatzeko laguntza, aholkuak eta ideiak aurkituko dituzu.






