Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bi munduak uztartzea: jardun biko ereduaren giltzarrietako bat (Nuria P. Calvo Blanco)
- Bideoteka
- Sortua: 2025(e)ko uztailak 28
- Bisitak: 939
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Narrativa transmedia en ELE (Cruz Moya, O. & Santervás González, P.)
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko uztailak 24
- Bisitak: 841
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Olga Cruz Moya eta Patricia Santervás González irakasleek transmedia-narratiba nola erabil daitekeen azaltzen dute liburuan, gaztelania atzerriko hizkuntza (ELE) gisa irakasteko testuinguruetan.
Hezkuntza-eremuan adimen artifizialak erabiltzeko gida
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko uztailak 18
- Bisitak: 1337
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Hezkuntza-eremuan adimen artifizialak erabiltzeko gida" argitaratu berri du Elhuyarrekin lankidetzan. Gida bera nagusiki hezkuntzako etapa eta arlo ezberdinetako irakasleei bideratuta badago ere, helduen euskalduntzean diharduten irakasleentzat baliagarriak izan litezkeen hainbat baliabide eta erabilera-irizpide eskaintzen ditu.
Susana Aldaoren bideo-kanala
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko uztailak 11
- Bisitak: 881
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Susana Aldaok, Coruñako Hizkuntza Eskolako irakasleak, bideo-kanal interesgarria du YouTuben. Teknologiarekin eta hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin lotutako bideo laburrak sortu eta partekatzen ditu bertan. Landutako gaien artean Moodle eta H5P daude.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2025 - 2026 ikasturtea (4. edizioa)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2025(e)ko ekainak 3
- Bisitak: 1221
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HABEk laugarrenez eskaini nahi du "Jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-egitasmoa, helduen euskalduntzean eskolak ematen ari diren irakasleak jardun biko irakastereduan berariaz prestatzeko. Helburua da gaitasun digitala areagotzea eta garapen profesionalerako baliagarri izatea.
Bi ikastarok osatzen dute 2025eko urritik 2026ko martxora bitartean gauzatuko den prestakuntza-eskaintza. Ikastaroak online egingo dira; betiere, praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2025eko ekainaren 3tik 11ra bitartean izango da.
NotebookLM: podcastak sortzeko tresna
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 27
- Bisitak: 1182
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Sarrera honetan, Google-k garatutako adimen artifizialaren laguntzaileetako bat aurkeztuko dizuegu: NotebookLM. Merkatuan badaude NotebookLMren antzeko funtzioak dituzten beste tresna batzuk ere, besteak beste, Copilot, ChatGPT edota Claude. Tresna hauek norberaren testuetan oinarrituta galderak, laburpenak, azalpenak eta ideia nagusiak eskaintzeko gai dira. Irakaskuntzan oso erabilgarriak izan daitezke materialak antolatzeko eta ikasleei laguntzeko.
"H09-25 Adimen artifiziala helduen euskalduntzean" UIK ikastaroa
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2025(e)ko maiatzak 8
- Bisitak: 1123
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Adimen artifiziala aldamio-tresna gisa
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko apirilak 16
- Bisitak: 831
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
“Spanish language learning in the AI era: AI as scaffolding tool” [AA garaian gaztelania ikasten: AA aldamio-tresna gisa] artikulua argitaratu berri dute. Testu horren oinarri den ikerketan, gaztelania hizkuntza gehigarri gisa ikasten ari diren hamar ikaslek ChatGPT nola erabili duten aztertu dute Shanshan Huang eta Daniel Cassanyk. Ikerketak baditu mugak baina, hala ere, zenbait ondorio praktiko atera daitezke adimen artifizialaren erabileraz, besteak beste, eta izenburuan ageri denari jarraikiz, halako erremintek ikasprozesuetan aldamiatzean izan dezaketen rolaz. Labur esanda, adimen artifizialak H2en ikaskuntzarako erreminta gisa dituen alderdi sendoak eta mugak aztertu nahi izan dituzte ikertzaileek. Hortaz gain, beste ikerketa eta lan batzuen berri ere badugu artikuluan.







