Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
INGURA online ikas-plataforman emandako urratsak aurkeztu dira
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko ekainak 9
- Bisitak: 1931
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
HABEren zuzendari Jokin Azkuek eta proiektuaren arduradun tekniko Eskarne Lopetegik aurkeztu berri dituzte INGURA online ikas-plataforman orain arte emandako urratsak.
HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpuseko idazlanen mailakatze automatikoa
- Argitalpenak
- Sortua: 2023(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 2122
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gero eta euskarazko testu gehiago idazten da ordenagailuz eta hainbat erabileratarako interesgarria litzateke Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko (HEOC) komunikagaitasun-mailetan oinarrituta testuok automatikoki mailakatzea. Artikulu honetan azalduko den lanaren helburua honako hau da: HABE-IXA euskarazko idazmen-proben corpusa aurkeztea eta, Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (EEMB) B1, B2, C1 eta C2 mailen arabera sailkatzeko tresna automatikoekin lortutako emaitzak azaltzea. HABE-IXA
corpusa HABE erakundeak egiaztatzegintza-prozesuetan jasotako 480 idazlanez eta horien ebaluazioez osaturik dago. Testu-sailkapenean, Ixa taldeak (UPV/EHU) hizkuntza-prozesamendurako sorturiko analisi-tresnak eta ikasketa automatikoko teknikak erabiliz, zenbait sailkapen-ataza garatu dira eta emaitzarik onena (% 97ko zehaztasuna) idazlanei dagokien maila esleitzean lortu da. Etorkizuneko asmoa da corpus handiagoak osatu eta euskararen irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen sailkapen-tresnak garatzea. Corpusa eskura dago CC BY-NC 4.0 lizentziapean.
2023ko udako prestakuntza-ikastaroak
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko apirilak 12
- Bisitak: 2993
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2023ko udako prestakuntza-ikastaroen zerrenda, azalpenak eta izena emateko estekak.
Atazak ingurune digitaletan (Herrera, F. eta González-Lloret, M.)
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko apirilak 24
- Bisitak: 1435
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Bigarren hizkuntzen (H2) ikasgelako atazaren kontzeptua eta azken hamarkadetan ikuspegi horrek izandako bilakaera izan dute hizpide Francisco Herrerak eta Hawaii Manoako unibertsitateko Marta González-Lloret irakasleak. Era berean, H2ko ikasgelan teknologiaren ikuspegiaz ere hitz egin dute eta horren alde didaktikoaz. Bestalde, Marta González-Lloretek azpimarratu du azken urteotan pragmatikak duen garrantzia teknologia bitarteko duten ikaskuntza-ingurune horietan.
TxatGPT baliatu eskolak prestatzeko
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko martxoak 28
- Bisitak: 2280
- Iruzkinak: 3
- Gogokoak: 0
Puri-purian dugun gaia dugu adimen artifizialarena. Sarrera honetan, izan duen esperientzia kontatuko du Marga Ibáñez euskara-irakasleak eta eskolan erabiltzeko aukera batzuk aurkeztuko ditu.
1218 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (II)
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2023(e)ko otsailak 14
- Bisitak: 1193
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz, eta "jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-ibilbidea osatzera dator. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) autonomia sustatzea eta b) ebaluazioa hizkuntza-eragile bilakatzea.
1224 - Bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko apirilak 14
- Bisitak: 1858
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikastaro honen helburua bideoak ikasleen artean ikaskuntza sustatzeko izan dezakeen ahalmenaz jabetzea izango da.
Horretarako, bideoak ikaskuntza-testuinguruetan izan dezakeen erabileraz arituko gara. Bideoen erabilera didaktikoari buruz hausnartuko dugu, baita horren inguruko hainbat gako landu ere. Horretaz gain, ikaskuntzarako hainbat bideo-mota nola egin daitezkeen eta horiek ikaskuntzan zer funtzio izan dezaketen landuko da.
Ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bideoa erabiltzeko proposamen bat diseinatuko du, baita bideo-eredu bat sortu ere.
chatGPT aplikazioa: harriduratik erabilera didaktikora
- Didakteka
- Sortua: 2023(e)ko urtarrilak 23
- Bisitak: 2455
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 0
Ba al dakizu zer den chatGPT izeneko adimen artifizialeko aplikazioa? Erabili al duzu? Sarrera honetan, une honetan gaia zertan den azaldu digu Abel Camachok; hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruan gerora zer gerta litekeen ere zirriborratu du.







