2023ko udako prestakuntza-ikastaroak

Argitaratua: Wednesday, 12 April 2023, 12:38 PM
HABE

2023ko udako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea apirilaren 17tik maiatzaren 12ra bitartean egongo da zabalik.

 

Kodea Izenburua Irakasleak Iraupena Noiz-non
1221

Claves y recursos para el desarrollo de las habilidades orales / Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak

Gaztelaniaz

Sara Robles Ávila

20 ordu

Aurrez aurre + online

2023/06/19, 20 eta 21

Euskaltzaindiaren egoitzan (Donostia)

Gainerako orduak online

1222 Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak Patxi Petrirena Altzuguren 20 ordu

Aurrez aurre + online

2023/06/22, 26, 28 eta 30

Euskararen etxean (Bilbo)

Gainerako orduak online

1223

Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan 

Gaztelaniaz

Carmen Ramos Méndez 20 ordu

Online

2023/07/07, 10, 11 eta 14 (sinkronoak)

Gainerako orduak asinkronoak

1224 Bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak Amaia Arroyo Sagasta 20 ordu

Online

2023/07/11, 14 eta 17 (sinkronoak)

Gainerako orduak asinkronoak

1225

Menos corregir y más acompañar en el aprendizaje: el poder del feedback / Gutxiago zuzendu eta laguntza handiagoa eman ikaskuntzan: feedbackaren indarra

Gaztelaniaz

Teresa Guasch Pascual

Anna Espasa Roca
20 ordu

Online

2023/07/03, 04, 05 eta 07 (sinkronoak)

Gainerako orduak asinkronoak

1226

¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI

Gaztelaniaz

Carolina Castro Huércano 20 ordu

Aurrez aurre + online

2023/09/18, 19 eta 20

Deustuko Udaltegian (Bilbo)

Gainerako orduak online

H13-23

Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak / Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas

Euskaraz eta gaztelaniaz

Diana Pastoriza Espasandín

María Fernández González

[...]

10 ordu

Aurrez aurrekoa

2023/07/12 eta 13

Miramar jauregian (Donostia)

(*) H13-23 ikastaroa EHU Uda Ikastaroen eta HABEren arteko lankidetzan antolatu da; EHUren Uda Ikastaroak Fundazioak apirilaren 20tik aurrera zabalduko du matrikulazio-epea, ikastaroaren edukien gaineko informazio gehiagorekin.

Beste eduki interesgarriak

Irakasleen prestakuntza

    Irakasleen prestakuntza

    Prestakuntza ikastaroak

      Prestakuntza ikastaroak

      HABEk antolatuko dituen prestakuntza-jarduerak

      HABEk antolatuko dituen prestakuntza-jarduerak

      Beste erakuntze batek antolatutako prestakuntza-jarduerak

      Beste erakuntze batek antolatuko prestakuntza-jarduerak

      Beste erakunde batek antolatutako prestakuntza-jarduerak

      Beste erakunde batek antolatutako prestakuntza-jarduerak
      HABE

      HABEren Prestakuntza Plana 2022

      HABEren 2022ko prestakuntza-plana, 2022ko ekainaren 3ko HABEren zuzendariaren Ebazpenez onartua.
      Amaia Arroyo

      1224 - Bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak

      Ikastaro honen helburua bideoak ikasleen artean ikaskuntza sustatzeko izan dezakeen ahalmenaz jabetzea izango da. Horretarako, bideoak ikaskuntza-testuinguruetan izan dezakeen erabileraz arituko gara. Bideoen erabilera didaktikoari buruz hausnartuko dugu, baita horren inguruko hainbat gako landu ere. Horretaz gain, ikaskuntzarako hainbat bideo-mota nola egin daitezkeen eta horiek ikaskuntzan zer funtzio izan dezaketen landuko da. Ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bideoa erabiltzeko proposamen bat diseinatuko du, baita bideo-eredu bat sortu ere.
      Patxi Petrirena

      1222 - Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak

      Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…
      Sara Robles

      1221 - Claves y recursos para el desarrollo de las habilidades orales / Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak

      Ikastaro praktikoa da oso, ikasleen ahozko gaitasunak garatzeko lan-proposamenak eskainiko dituena. Ahozko komunikaziorako jarduerak eraginkortasunez lantzeko baliabideak, prozedurak eta tresnak eskainiko dira ikastaroan: bai ekoizpenezko jarduerak, bai elkarreraginezkoak, bai bitartekotzari dagozkionak. Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria curriculumaren oinarri nagusietako bat izanik, Europako Markoaren erreferentzia-mailetarako zenbait ekintza, errubrika eta gako proposatuko dizkigu irakasleak. *** Curso eminentemente práctico donde se ofrecerán propuestas de trabajo para el desarrollo de las competencias orales de los alumnos. En este curso trataremos de ofrecer recursos, procedimientos y herramientas para trabajar de manera eficaz las actividades comunicativas orales de expresión, interacción y mediación. Con el "Volumen Complementario del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas" como base curricular, iremos planteando acciones para los distintos niveles de referencia, rúbricas y claves para su mejor y más conveniente desarrollo.
      Carolina Castro

      1226 - ¿Cómo diseñar y poner en práctica un proyecto motivador? ALBP / Nola diseinatu eta praktikan jarri proiektu motibatzaile bat? POHI

      Bigarren hizkuntzak irakasten dituen irakaslea al zara? Zure ikasleak gehiago motibatu eta ikasgelan gehiago hitz eginarazi nahi diezu bizitza errealeko egoerak landuz? Proiektuetan Oinarritutako Hizkuntzen Ikaskuntzak (ALBP gaztelaniaz edo PBLL ingelesez) ikasleen motibazioa areagotzen du, eta, aldi berean, ikasleek klaseetan hizkuntzaren gaitasun komunikatibo errealak eskuratzen dituzte xede-hizkuntzan. Ohikoa da ikasleei kosta egitea euskara-eskolen eta euskararen benetako gizarte-erabileraren arteko lotura erreala ikustea era esanguratsu batean. POHI ikuspegiak lotura horiek egiten lagundu diezaieke, eta benetako egoeretan xede-hizkuntzan hitz egiten duten pertsonekin komunikatzeko motibatuago sentiarazi. *** ¿Eres profesor de segundas lenguas? ¿Quieres motivar más a tus alumnos y hacerlos hablar más en clase en situaciones de la vida real? El Aprendizaje de Lenguas Basado en Proyectos (ALBP o PBLL en inglés) aumenta los niveles de motivación en los estudiantes mientras adquieren habilidades comunicativas reales en el idioma meta en sus clases. Es habitual que a los estudiantes les cueste ver la conexión real entre las clases de segundas lenguas y el uso auténtico del idioma de una manera que sea significativa para ellos. ALBP es un enfoque de enseñanza que puede ayudarlos a hacer esas conexiones y sentirse más motivados para salir y comunicarse en situaciones auténticas y con personas reales del idioma de destino.
       Anna Espasa eta Teresa Guasch

      1225 - Menos corregir y más acompañar en el aprendizaje: el poder del feedback / Gutxiago zuzendu eta laguntza handiagoa eman ikaskuntzan: feedbackaren indarra

      Irakasleok, seguru asko, denbora asko emango duzue ikasleen jarduerak berrikusten eta zuzentzen, eta feedbacka egiten. Baina, nahiz eta irakasleok ahalegin handiak egiten dituzuen feedback egokia egiteko, ikasleek askotan ez dizuete kasu gehiegirik egiten. Zergatik? Ikastaro honetan, galdera horri erantzungo diogu. Diseinutik inplementaziora feedbacka nola kontzeptualizatzen den eta zein ezaugarri behar dituen zehaztuko dugu, ikasleek erabili, aprobetxatu eta beren ikasprozesuaren hobekuntzan txertatu dezaten. Gogoeta eta ekarpen teorikoen adibideak emango dira, aurrez aurreko inguruneetan eta ingurune birtualetan erabiltzeko zenbait feedback-praktika azalduko dira, ikastaroaren amaieran zuen praktikan aldaketak egiteko aukera izan dezazuen. *** Seguro que como docentes dedicáis mucho tiempo a revisar y corregir las actividades de los estudiantes y a proporcionarles feedback. Sin embargo, aunque el profesorado dedique grandes esfuerzos para dar un buen feedback, nuestros estudiantes, a menudo, no le prestan atención. ¿Por qué? En este curso daremos respuesta a esta pregunta a partir de cómo se conceptualiza el feedback y qué características debe tener (desde el diseño y su implementación) para garantizar que los estudiantes lo utilicen, lo aprovechen y sean capaces de convertirlo en mejoras de su propio proceso de aprendizaje.
      Carmen Ramos Méndez

      1223 - Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan

      Bitartekotzak garrantzi handia hartu du azken urteotan hizkuntzen didaktikan, batez ere Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria argitaratu ondotik. Ikastaro honetan, bitartekotzaren aplikazio didaktikoei sarrera emango zaie eta, bereziki, praktikoa izango da, nahiz eta oinarrizko alderdi teorikoak ere landuko diren. *** La mediación ha cobrado gran importancia en los últimos años en la didáctica de lenguas, sobre todo después de la publicación del Volumen complementario al Marco común europeo de referencia. El curso es una introducción a las aplicaciones didácticas de la mediación y tiene un carácter eminentemente práctico, sin dejar de lado aspectos teóricos elementales.
      H13-23 ikastaroko irakasleak

      H13-23 - Claves para la enseñanza semipresencial: herramientas y estrategias básicas / Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak

      Egungo bizi-erritmoek lanarekin eta familiarekin bateragarriak diren ikas-irakas ereduak eskatzen dituztela ematen du. Halaber, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak pertsona bakoitzaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazitako ikas- eta irakas-esperientziak. Horregatik, litekeena da irtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horietan konbinatuz modu sinkronoak eta asinkronoak. Ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzaren marko teoriko-praktikotik abiatuta, esparru honetako esperientziak aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, eredu honetan jardun duten edo jardungo duten irakasleei baliagarriak gerta dakizkien zenbait estrategia eta erreminta ere aurkeztuko dizkiegu. Teoriko-praktikoa izango da planteamendu metodologikoa. Hala, aurkeztutako estrategia eta erreminta batzuk baliatzeko aukera izango da, baita helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamenak era kritikoan aztertzeko ere. Azkenik, helduen euskalduntzean jardun biko ereduan interesa duten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetzarako proposamen bat egingo da.
      HABE

      HABEren Prestakuntza Plana 2023

      HABEren 2023ko prestakuntza-plana, 2023ko maiatzaren 16ko HABEren zuzendariaren Ebazpenez onartua.