Bideo honetan, ikastaroaren zuzendariaren aurkezpena eta Yolanda Olasagarre irakaslearen azalpenak ditu entzungai ikastaroaren nondik norakoen berri jakin nahi izan dezanak.
Berdintasunaren ikuspegi orokorra aurkeztea (testuingurua, marko legala…) eta didaktika arloan zentratzea, materialgintza eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan.
Ikastaroaren helburua da ahozko eta idatzizko jardueren planifikazioaz gogoeta egitea, betiere xede izanik ikaskuntza testuinguraturik antolatzea eta ikasleak gure klaseetara joan daitezen sustatzea. Beraz, helburua da eskolak nola eman pentsatzea, bai hizkuntza-edukiak sistematizatu eta dosifikatzeari begira, bai jarduera edo ikasgelako kudeaketa berbideratzeko aukera izan dezagun, baldin eta aurreikusitakoa behar bezala ez doala ikusten badugu. Azken batean, klaseak ikasle guzti-guztien inplikazioa lortzeko moduan planifikatu behar dira, baita hizkuntzaren erabilerarekiko jarrera positiboak eragiteko ere.
C2n jardun gabeko irakasleei zein C2n hasi berriak direnei laguntzeko ikastaroa da. Ikastaroaren helburu nagusia da irakasle hasiberrien ohiko zalantzak eta galderak baliatuz gako baliagarriak ematea.
Ikastaroa planteatuta dago C2n hasi berriak diren irakasleentzat, edo C2 agiridunak izan arren C2ko eskolak ematen hasi gabeentzat. Ikastaroaren helburu nagusia da irakasle horiek prestatzea C2ko eskolak emateko.
Ikastaro honen helburua da euskararen irakaskuntza eta ikaskuntzaren alorrean bitartekotzaren kontzeptua gainetik aztertzea, Europako Kontseiluak EEMBren Liburu Osagarrian (2020) proposatutako aurrerapen berrien harira.
Nola lantzen dugu ikasleen ahozko komunikagaitasuna ikasgelan? Emaitza hobeak lortzeko, garrantzizkoa da ikas-irakas prozesua behar bezala planifikatzea eta sistematizatzea. Ahozko ekoizpena lantzean, irizpide zehatzik gabe, sarritan ez da jakiten zer eta nola ebaluatu, eta guztia ebaluatzera jotzen da. Bestalde, ahozko ekoizpenean grabazioak erabiltzen badira, eraginkorrago balioetsi ahal izango da aurrerapena.