Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
HABEk antolatutako prestakuntza-jarduerak
- Atalak:
- Prestakuntza-jarduerak
- Irakasbil kudeaketa

1225 - Menos corregir y más acompañar en el aprendizaje: el poder del feedback / Gutxiago zuzendu eta laguntza handiagoa eman ikaskuntzan: feedbackaren indarra
- Didakteka
- Created: 14 April 2023
- Visits: 1922
- Comments: 0
- Favorites: 0
Irakasleok, seguru asko, denbora asko emango duzue ikasleen jarduerak berrikusten eta zuzentzen, eta feedbacka egiten. Baina, nahiz eta irakasleok ahalegin handiak egiten dituzuen feedback egokia egiteko, ikasleek askotan ez dizuete kasu gehiegirik egiten. Zergatik? Ikastaro honetan, galdera horri erantzungo diogu. Diseinutik inplementaziora feedbacka nola kontzeptualizatzen den eta zein ezaugarri behar dituen zehaztuko dugu, ikasleek erabili, aprobetxatu eta beren ikasprozesuaren hobekuntzan txertatu dezaten.
Gogoeta eta ekarpen teorikoen adibideak emango dira, aurrez aurreko inguruneetan eta ingurune birtualetan erabiltzeko zenbait feedback-praktika azalduko dira, ikastaroaren amaieran zuen praktikan aldaketak egiteko aukera izan dezazuen.
***
Seguro que como docentes dedicáis mucho tiempo a revisar y corregir las actividades de los estudiantes y a proporcionarles feedback. Sin embargo, aunque el profesorado dedique grandes esfuerzos para dar un buen feedback, nuestros estudiantes, a menudo, no le prestan atención. ¿Por qué? En este curso daremos respuesta a esta pregunta a partir de cómo se conceptualiza el feedback y qué características debe tener (desde el diseño y su implementación) para garantizar que los estudiantes lo utilicen, lo aprovechen y sean capaces de convertirlo en mejoras de su propio proceso de aprendizaje.
1224 - Bideoak ikasprozesuan: aukerak eta baliabideak
- Didakteka
- Created: 14 April 2023
- Visits: 1654
- Comments: 0
- Favorites: 1
Ikastaro honen helburua bideoak ikasleen artean ikaskuntza sustatzeko izan dezakeen ahalmenaz jabetzea izango da.
Horretarako, bideoak ikaskuntza-testuinguruetan izan dezakeen erabileraz arituko gara. Bideoen erabilera didaktikoari buruz hausnartuko dugu, baita horren inguruko hainbat gako landu ere. Horretaz gain, ikaskuntzarako hainbat bideo-mota nola egin daitezkeen eta horiek ikaskuntzan zer funtzio izan dezaketen landuko da.
Ikastaroaren amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bideoa erabiltzeko proposamen bat diseinatuko du, baita bideo-eredu bat sortu ere.
1223 - Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan
- Didakteka
- Created: 14 April 2023
- Visits: 1783
- Comments: 0
- Favorites: 0
Bitartekotzak garrantzi handia hartu du azken urteotan hizkuntzen didaktikan, batez ere Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria argitaratu ondotik. Ikastaro honetan, bitartekotzaren aplikazio didaktikoei sarrera emango zaie eta, bereziki, praktikoa izango da, nahiz eta oinarrizko alderdi teorikoak ere landuko diren.
***
La mediación ha cobrado gran importancia en los últimos años en la didáctica de lenguas, sobre todo después de la publicación del Volumen complementario al Marco común europeo de referencia. El curso es una introducción a las aplicaciones didácticas de la mediación y tiene un carácter eminentemente práctico, sin dejar de lado aspectos teóricos elementales.
1222 - Testu zuzenetik harago: egokitasunerako estrategiak
- Didakteka
- Created: 14 April 2023
- Visits: 1805
- Comments: 0
- Favorites: 0
Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…
1221 - Claves y recursos para el desarrollo de las habilidades orales / Ahozko trebetasunak lantzeko gako eta baliabideak
- Didakteka
- Created: 14 April 2023
- Visits: 2165
- Comments: 0
- Favorites: 1
Ikastaro praktikoa da oso, ikasleen ahozko gaitasunak garatzeko lan-proposamenak eskainiko dituena.
Ahozko komunikaziorako jarduerak eraginkortasunez lantzeko baliabideak, prozedurak eta tresnak eskainiko dira ikastaroan: bai ekoizpenezko jarduerak, bai elkarreraginezkoak, bai bitartekotzari dagozkionak.
Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarria curriculumaren oinarri nagusietako bat izanik, Europako Markoaren erreferentzia-mailetarako zenbait ekintza, errubrika eta gako proposatuko dizkigu irakasleak.
***
Curso eminentemente práctico donde se ofrecerán propuestas de trabajo para el desarrollo de las competencias orales de los alumnos.
En este curso trataremos de ofrecer recursos, procedimientos y herramientas para trabajar de manera eficaz las actividades comunicativas orales de expresión, interacción y mediación.
Con el "Volumen Complementario del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas" como base curricular, iremos planteando acciones para los distintos niveles de referencia, rúbricas y claves para su mejor y más conveniente desarrollo.
2023ko udako prestakuntza-ikastaroak
- Didakteka
- Created: 12 April 2023
- Visits: 2805
- Comments: 0
- Favorites: 1
2023ko udako prestakuntza-ikastaroen zerrenda, azalpenak eta izena emateko estekak.
1218 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (II)
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 14 February 2023
- Visits: 1035
- Comments: 0
- Favorites: 0
Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz, eta "jardun bikoa helduen euskalduntzean" prestakuntza-ibilbidea osatzera dator. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) autonomia sustatzea eta b) ebaluazioa hizkuntza-eragile bilakatzea.
Jardun bikoa helduen euskalduntzean: online ikastaroak 2023an
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 1 December 2022
- Visits: 1491
- Comments: 0
- Favorites: 2
2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.







