Irakasbil
Hizpide / Zutabe artikuluak
Hizpideko artikuluak
- Atala:
Abegi euskaltegietako telefono-sistema
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1159
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Telefono-sistema abian jarri dute Abegi euskaltegiek euskara irakasteko. Telefonoa lagun dutela, ikasle eta irakasleak sistema horretan zertan eta nola ari diren azaltzen da. Halaber, erabiltzen dituzten hainbat ariketa ikusteko parada dago.
- Atalak:
- Egilea:
- Crespo, Sagra
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Hizpide 47 alearen azalpena
- Argitalpenak
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 18
- Bisitak: 1100
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizpide 47 alearen azalpena
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Ez-hitzezkoaren behaketa hizkuntz klasean
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1161
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz klasea behatu eta analizatzen jakiteak eskatzen du aurretik elkarreragina deskribatzeko lanabesak horretarako egokitzea. Hitzezko elkarreragina askok aztertu dute, baina oraindik ere ez-hitzezkoa ez “ikusteko” joera dago batzuetan edo, hain da begien bistakoa, edozein behatzaile sentitzen baita horretaz hitz egiteko gai. Artikulu honen egileak komunikazioaren “ezkutuko alderdi” horren analisian lagundu nahi du, orain arte gai horretan egin diren ikerketen berri emanez, lehenbizi, eta, gero, azterketa horrek hezkuntzaren behaketan dituen inplikazioak aurkitzen saiatuz.
- Atala:
- Egilea:
- Ferraô Tavares, Clara
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Ikasten ikasi: hiztegia lantzeko 15 ariketa
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1239
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oroimenak hizkuntz ikaskuntzan duen egitekoa merezi hainbat aztertu ez den alor horietako bat da aurki. Honako honetan, Japoniako Hokuriku Unibertsitatean irakasle den William R. Holden-ek ikasleari hitz berriak gogoratzekoan lagun diezaiokeen zenbait baliabide eskainiko digu, beti ikaslearen irakurtzeko ohiturei hobeto egokituko zaiena aukeratuta.
- Atala:
- Egilea:
- R. Holden, William
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Euskaltegiaren kurrikulu-proiektua: EKPa
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1767
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Aldaketa asko eta askotarikoak ari dira gertatzen hezkuntza-sisteman azken urteotan. Eta garatu eta hezurmamitzeko denbora luzea behar duten berrikuntza-planek, zenbaitetan arrapaladan abian jarri arren, ozta-ozta erantzuten diete gizartearen eskariei, pausaje arineko ibiltari dugu-eta gizartea. Eta helduen euskalduntzea eta euskaltegiak ez dira zurrunbilo horretatik at geratzen. Tokian tokikoari erantzuteko tresna lagungarri bat Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua da (EKP). Horren goi-beheak ditu artikulu honek jorragai.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Teknologiaren zeregina ikaslearengan ardaztutako ikaskuntzan eta ikaslearengan ardaztutako irakaskuntza/ikaskuntzararen garapena
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1294
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Donostian 1999ko uztailean emandako hiru hitzaldien ildo nagusiak laburbildu nahi izan dira artikulu honetan. Aurreneko zatian, ikaslearengan ardaztutako ikaskuntzaren eta ikaskuntza-autonomiaren arlo teoriko oinarrizkoak azaltzen dira. Haurraren garapenaren oinarrizko prozesuak giza ikaskuntzaren paradigmatzat erabiliz, esan daiteke ikaskuntza-autonomia gizarte-eraginaren bidez garatzen dela; eta ez, noski, ikaslea bakarrik eta bere kasa utzita.
Bigarren zatian, teknologiak ikaskuntza-autonomiari egin dakiokeen ekarpenaz ari da egilea. Lehenik, hizkuntz ikaskuntzan erabiltzen den teknologiak azken berrogei urteetan izan duen garapenari ematen diot gainbegiratua; ondoren, berrikuntza teknologiko jarraituak irakaslerik gabeko hizkuntz ikaskuntzaren ikuspegiari nola eragin dion azaltzen du labur-labur, eta gero, Dublineko Trinity College-ko CLCS zentroan (Hizkuntz eta Komunikazio Ikerketetarako Zentroan) ikaskuntza-autonomiak nolako garapena izan duen ikusiko dugu.
Azkenik, hizkuntza posta elektroniko bidez eta MOO bidez (testuan oinarritutako errealitate birtuala) bikoteka ikasteaz arituko naiz, CLCS zentroan azken aldian ikerketa- eta garapen-ahalegin handia egin baitute horretan. Hemen ere gizarte-eraginaren garrantzia nabarmenduko dugu, nola hizkuntz ikaskuntzan, hala ikaskuntza-autonomiaren garapenean.
- Atala:
- Egilea:
- Little, David
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Literatur testuak lantzen: trebetasunen integraziorako aukera bat (I)
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1122
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakurmena da aztergaia artikulu honetan. Trebetasunaren nondik norako nagusiak. eta, aldi berean, didaktizaziorako hainbat erakusbide modu ulergarrian azaltzen saiatu dira egileak. Adibideak, literatur testuak dituzte langai.
Hurrengo batean trebetasunen integrazioaren aukerari zuzen eta estu ekingo diote. Horretaz gain, eta azalpenaren ondorio, hipertestuaren ideiaren gainean jardungo dute.
- Atala:
- Egileak:
- Guillén, Natxo
- Alonso, Ander
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
Nola erabili testu errealak ikasle hasiberriekin
- Didakteka
- Sortua: 2000(e)ko abenduak 2
- Bisitak: 1160
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esaldiak bata bestearen atzetik metatze hutsa baino askoz gehiago da hizkuntza. Hartara, irakaskuntza ezin da soil-soilik esaldietan oinarritu. Artikulugileak dioskunez,ikasle hasiberriekin ere testua errealak erabiltzea komeni dela bistaratzea da bere helburua. Bere baieztapena aldezteko argudioekin batera ikasgelan erabil daitezkeen hainbat ariketa ere eskaintzen dira.
- Atala:
- Egilea:
- San Román, Aitziber
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47







