Euskaltegiaren kurrikulu-proiektua: EKPa

Argitaratua: Saturday, 2 December 2000, 11:35 AM
Luis Mari Txabarri

Aldaketa asko eta askotarikoak ari dira gertatzen hezkuntza-sisteman azken urteotan. Eta garatu eta hezurmamitzeko denbora luzea behar duten berrikuntza-planek, zenbaitetan arrapaladan abian jarri arren, ozta-ozta erantzuten diete gizartearen eskariei, pausaje arineko ibiltari dugu-eta gizartea. Eta helduen euskalduntzea eta euskaltegiak ez dira zurrunbilo horretatik at geratzen. Tokian tokikoari erantzuteko tresna lagungarri bat Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua da (EKP). Horren goi-beheak ditu artikulu honek jorragai.

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Wed., 5 Apr. 2023, 12:23 PM
    Euskaltegiaren Curriculum Proiektua berritu behar den garaian, interesgarria gerta dakioke euskaltegiko irakasleari Luis Mari Txabarrik 2000. urtean argitaratu zuen artikulua, zeren eta ECParen izaeraren eta funtsaren nondik norakoak jorratzen baititu bertan.

Beste eduki interesgarriak

HABEren logotipoa

Euskaltegien Curriculum Proiektuen (ECP) eguneratzea

HEOCa ezartzeko 2015eko uztailaren 22ko Agindua betez eta ECPak onartzeko 2018ko abenduaren 10eko Ebazpenari jarraituz, 2023ko irailaren 30erako eguneratu eta aurkeztu behar du euskaltegi bakoitzak bere ECPa.
Salvador Barrientos

Euskaltegiaren Curriculum Proiektua, topagune

Euskaltegiaren Curriculum Proiektua (ECP), edo Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP) oro har, dokumentu baliagarria da, betiere klaustroetan sortzen diren harremanekin eta boterearen eta erantzukizunaren banaketarekin lotuta ulertzen bada, eta ez eginkizun burokratiko soil gisa. Bestela esanda, hezkuntza-erakundearen mikropolitika aintzat hartzen bada. Gainera, hausnarketa partekatua ezinbestekoa du dokumentu horrek, gutxienez bi parametrotatik abiatuko dena: batetik, aginduzko curriculuma (edo curriculumaren lehenengo zehaztapen-maila) ondo ulertzea, eta, bestetik, benetan ezagutzea hala ikastetxearen testuingurua, dituen aukerak eta mugak barne, nola inguruan dituen elkarte- eta erakunde-sareak. https://doi.org/10.54512/PEPW9341