Didakteka
Euskaltegien Curriculum Proiektuen (ECP) eguneratzea
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Curriculum-arloak:
- HABE

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Curriculum-arloak:
- HABE
- Bisitak: 1028
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
HEOCa ezartzeko 2015eko uztailaren 22ko Agindua betez eta ECPak onartzeko 2018ko abenduaren 10eko Ebazpenari jarraituz, 2023ko irailaren 30erako eguneratu eta aurkeztu behar du euskaltegi bakoitzak bere ECPa.
Argitaratu berri den Ebazpenean (2022ko azaroaren 30ekoa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2022/2 jardunbidea emateko dena, euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntzarako zentroek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren araberako curriculum-proiektuak eguneratu eta aurkezteko, eta izapidetzeko erabiliko diren irizpideak izan ditzaten) azaltzen da prozesuaren jardunbidea, zeinetan zehazten baita, besteak beste, hemendik aurrerako izapide guztiak egiteko EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dauden bitartekoak eta agiriak erabiliko direla.
Xehetasun guztiak EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta"-ren bidez helaraziko dira, eta euskaltegi edota euskararen autoikaskuntzarako zentroen ordezkariek jasoko dute dagokien jakinarazpena.