Didakteka
Nola erabili testu errealak ikasle hasiberriekin
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 47
- Bisitak: 656
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gaur egun irakasle gehienok onartzen dugu hizkuntza esaldi piloa baino askoz gehiago dela eta, hartara, ezin dugula bere irakaskuntza esaldietan oinarritu. Beste hitzetan esanda: gehienok egin dugu geure HEOKek jasotzen duen "esalditik testura" oinarria eta testua izaten da eskola gehienetan abiapuntua eta ardatza.
Hala ere, alde handia dago hasiberriekin eta erdi mailako edo goi-mailako ikasleekin erabiltzen ditugun testuen artean. Azkenekoak testu errealak izaten diren bitartean, lehenengoak eskolarako prestaturikoak, testu didaktikoak alegia, ditugu.
Artikulu honen helburua hauxe da: ikasle hasiberriekin ere testu errealak erabiltzea komeni dela azaltzea eta horretarako, 2000ko maiatzaren 10ean UEUk antolatutako jardunaldian eskainitako jardunean dago oinarrituta artikulua. Horretaz gain, testu errealak erabiliz hasiberrientzako hainbat ariketa proposatuko dira.