Abegi euskaltegietako telefono-sistema

Published: Friday, 29 December 2000, 11:00 AM
Egilearen eskutik

Gaur egun euskaltegietara informazio eske hurbiltzen direnak, askotan, ez daude prest bertan ordu asko pasatzeko eta gero eta lagun gehiago dira eskaera bereziak egiten dituztenak. Garai bateko ikastaro trinkoak badaude ere, gero eta gutxiago dira. Euskara ikasteko prozesua oso luzea da eta urteak eskatzen dizkio ikasleari. 

Aldi berean, gizartearen eskaera-maila gero eta handiagoa da: formazioa ez da inoiz bukatzen, aisia disfrutatzea ere lan bihurtu zaigu, familian. Oso lanpeturik bizi gara, eta hala ere, denari heldu nahi diogu. 

Bestalde, badaude ere maila polit bat lortu ondoren, klaseetara joateari uzten diotenean eta ingurua ez euskalduna edukita, berehala euskaraz hitz egiteko ohitura galtzen dutenak; edo lan berezietan ari direnak (ordutegi luzeak, txandakakoak, ez egonkorrak edo oso aldakorrak), eta euskara hobetzearen beharra sumatzen dutenak.

Other interesting content

DVD 23 (III)

H86 - Abegi euskaltegietako telefono-sistema

Garbiñe Loiartek hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk UEUrekin batera antolatutako Helduen euskalduntzearen IV.jardunaldien barruan, "Abegi euskaltegietako telefono-sistema" izenburupean. Jardunaldien izenburu nagusia da "Metodologia euskara 2H gisa irakatsi eta ikasteko prozesuetan". Gai teorikoak nahiz praktikoak jorratu ziren bertan. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.