Irakasbil
Foroak
Didakteka
Ganbara hornituz
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko uztailak 23
- Bisitak: 2747
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Kamara, kamera, ganbera, ganbara. Kamara baztertzea erabaki du Euskaltzaindiak eta kamera erabiltzea haren ordez, nazioartekoena hori delako; eta, horrenbestez, kamera, ganbera eta ganbara gelditu dira Hiztegi Batuan jatorri bereko hitzak izanik bakoitzak esanahi desberdina hartuta.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Lourdes Elosegi zendu da
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko uztailak 19
- Bisitak: 1665
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Irundarra. Salamankako unibertsitatean Filosofian eta Hezkuntza zientzietan lizentziaduna, Irun-Hondarribiko Txingudi Ikastolan hasi zen irakasle-lanetan 1978an. Bi ikasturte oso bertan eman ondoren, HABEk Hondarribian zuen barnetegira bildu zen 1981ean. Handik bi urtera, 1983an, Donostiara pasa, eta HABEren Euskalduntze atalean arituko da 2010 arte teknikari lanetan. Ordutik hona, aurten jubilatu arte, Curriculum ataleko burua izan da.
Zuzendaritza- eta Azterketa-batzordekide urte askotan, hainbat ikastaro bideratu izan ditu eta zenbait artikulu idatzi. Aipagarria, HABEk argitaratutako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumetan, 2000koan eta 2015ekoan, egindako lan berezia. Goian bego.
Prolatiboa: Hartzen zaitut senartzat
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko ekainak 26
- Bisitak: 1789
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Nola lotzen zaie prolatiboa (-tzat atzizkia) bukaera afrikatua (-ts, -tx, -tz) duten hitzei?
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
Ebaluazio formatiboaren funtzioa idazkuntzaren irakaskuntzan. Posible al da beste era batera ebaluatzea?
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko ekainak 26
- Bisitak: 1928
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Betidanik izan da ebaluazioa ikaslea eta irakaslea kezkatu izan dituen prozesua, oraindik orain irtenbide zehatzik ez duena. Arazo-sortzailea da, besteak beste, jokoan dituelako objektibotasuna, etika, justizia... Ez da aurkitu erabat aseko duen irtenbiderik, dantzan jartzen dituelako irakasbideak, baliabideak, irakasten dena eta ebaluatzen dena… Ekoizpenen zuzenketak ere ez du gehiegi ase irakaslea, ez baita argi geratzen zuzenketaren erabilgarritasuna, ez eta eskatzen duen denbora eta denbora horren ondorengo eraginkortasuna. Horrenbestez, zer egin behar da ebaluaziogintzak zentzu handiagoa eta sakonagoa izan dezan? Galdera horri erantzutera dator, aditu honen hitzetan, ebaluazio formatiboa, eta eskatuko du, prozesuak eta emaitzak hobetu daitezen, zuzenketa-denbora ikas-irakasprozesuan inbertitzea.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Ikas-edukiak eta ebaluazioa, eten itzela?
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko ekainak 20
- Bisitak: 1216
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Etena omen dago ikas-irakasprozesuetan irakasten denaren eta hizkuntzen irakaskuntzari buruzko paradigma berriek proposatzen dutenaren artean: zer eduki irakatsi behar den, ikasleak nola ikasten duen eta zertan ardaztu beharko litzatekeen ikasgela-programazioa. Berrikuntza eman omen da teoria-mailan, aldaketa baino gehiago dena, baina bilakaera hori ez omen da horren garbi ikusten irakasteko eta ebaluatzeko garaian.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Ebaluazioaren inguruan...
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko ekainak 20
- Bisitak: 2311
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oro har, denok hitz egiten dugu ebaluazioaz, baina adiera ezberdinez kontzeptualizatzen eta interpretatzen du bakoitzak kontzeptu hori: helburuak, erabilerak, adierazleak eta irizpideak, metodoak eta tresnak, garaiak... Halaber, bakoitzak defendatu du kalitatedun ebaluazioa lortu nahian diharduela eta ahalbidetzen duena ebaluazio ona dela; protagonistak diren zerbitzura dagoela, alegia.
- Atalak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Bideoteka:
Paradigma-aldaketa hezkuntza-teorian eta horren eragina ebaluaziogintzan
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko ekainak 18
- Bisitak: 1788
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Orokorrean ez omen dago kontzientzia nahikoa eta ez omen dago behar bezain argi zer rol betetzen duen ebaluazioak ikas-irakasprozesuetan; ekintza eraldatzailetzat hartu beharko bailitzateke jarduera didaktikoan. Informazio bilketa sistematikoa eskatzen du, ondoren erabakiak hartzeko. Tresna baliodunak eta fidagarriak beharko ditu ebaluatzaileak, eta hizkuntzaren teoria bat, zer ebaluatu behar den jakinaraziko duena.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
Komikien inguruan
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko ekainak 13
- Bisitak: 2093
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Komikiaren erabilera ez da gaurko kontua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Proposamen ugari egin ohi dira, baina kontuan izan dezagun aldez aurretik argitaratutako komikiak baliatzea ez dela daukagun aukera bakarra; are, egun eta teknologiak baliatuta, errazagoa izan daiteke komikiak sortzea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:







