Irakasbil
Foroak
Didakteka
UPV/EHUko uda ikastaroen 38. edizioa
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko apirilak 1
- Bisitak: 2244
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Martxoaren 28an aurkeztu zen UPV/EHUko uda ikastaroen 38. edizioa. Matrikula irekita dago eta murriztua izango da maiatzaren 31ra arte. Aurten HABEren lankidetzarekin tailer bat antolatuko da Donostiako Miramar Jauregian uztailaren 4an eta 5ean: Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jarduera motak:
- Aurrez aurrekoa
- Online
Muskulu esternokleidomastoideoa
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko apirilak 1
- Bisitak: 1841
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esternoi* hitza espresuki baztertu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan eta esklusioari eutsi dio Euskaltzaindiaren Hiztegian. Hala ere, hitz eratorrietan eta hitz-elkarketan "esterno" edo "esternoi" osagaia azaltzea posible da, batez ere kontuan hartzen badugu Anatomiako terminologia guztiz estandarizatua dagoela nazioarte mailan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Liburubila, bilatzaile bat baino gehiago
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko martxoak 27
- Bisitak: 1471
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Metabiltzaile deitzen zaio Liburubilari. Izan ere, hiru datu-base ezberdinetan (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogoan, eLiburutegian eta Liburukliken) bilaketak egiteaz gain, zerbitzu eta aukera gehiago baditu. Eusko Jaurlaritzaren proiektu honen bidez, ‘leihatila bakarra’ kontzeptua, kasu honetan digitala, liburutegien eta mediateken mundura eraman nahi izan da.
2019ko aztertzaileak izendatzeko Ebazpena
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko martxoak 22
- Bisitak: 1403
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Eman da argitara EHAAn HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena, HEOCen zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2019. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
GIELE taldearen III. Jardunaldiak azaroan Donostian
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko martxoak 13
- Bisitak: 1645
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
2019ko azaroaren 15 eta 16an antolatuko dira Donostian GIELE taldearen III. Jardunaldiak HABEren lankidetzarekin. Hizkuntzen ebaluazioan ari diren profesionalek osatutako elkartea da "Grupo de interés en Evaluación de Lenguas en España", GIELE alegia. Espainia mailan hizkuntzen ebaluazioaren esparruko ikerketak eta ekimenak hedatu eta sustatzea da elkarte horren asmoa.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Cassanyren "Laboratorio lector" liburua
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko otsailak 28
- Bisitak: 1459
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
(Idazmenaren) sukaldetik (irakurmenaren) laborategira egin du jauzi oraingo honetan Daniel Cassanyk. Izan ere, iaz katalanez argitaratuko liburua plazaratu berri du Anagrama argitaletxeak gaztelaniaz “Laboratorio lector. Para entender la lectura” izenburuaz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Trebetasunak:
Super!
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko otsailak 25
- Bisitak: 1526
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Adjektibo moduan "super"rek bikaina esan nahi du eta iparraldean, harroa. Izen moduan gasolina mota bat zen eta, azkenik, erabiltzen da supermerkatu hitza laburtzeko. Aurrizki moduan euskarak bereganatutzat jo daiteke, gainetik adierazten du, edo handitasuna gaineratzen dio laguntzen duen izenari. Hiztegiak super aurrizkidun hitz batzuk jasotzen ditu eta Euskaltermen badaude beste zenbait jasota. Bestetik, gaur egun, ahozkoan maiz erabiltzen da "super" izenondoen eta adberbioen aurretik balio superlatiboa emateko (gaztelania bidez mailegatutako erabilera, zalantzarik gabe). Bizitasuna ematen dio ahozko hizkuntzari –eta adierazkortasuna–, baina ez da hiztegi aberatsaren seinale, eta idatzirako ez genuke gomendatuko. Badira modu jatorragoak balio hori lortzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldietako bideoak
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko otsailak 20
- Bisitak: 1451
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Mendeurrena ari da ospatzen Euskaltzaindia. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako: ekitaldi instituzionalak eta artistiko-kulturalak, argitalpenak, jardunaldi akademikoak... Azken hauek streaming bidez ikusentzuteko aukera egoteaz gain, erakundeak YouTube esparruan duen kanalean jasotzen dira gerora.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:







