Irakasbil
Didakteka
Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldietako bideoak
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Bisitak: 1380
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Mendeurrena ari da ospatzen Euskaltzaindia. Egitarau oparoa prestatu dute horretarako: ekitaldi instituzionalak eta artistiko-kulturalak, argitalpenak, jardunaldi akademikoak...
Jardunaldi akademiko horien artean, honako hauek burutu edo aurreikusi dira besteak beste:
- Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018): Euskaltzaindiaren XXVII. Biltzarra (2018ko urriaren 4, 5 eta 6an, Arantzazun)
- "Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi" XXIII. Jagon jardunaldia (2019ko urtarrilaren 17 eta 18an, Iruñean)
- "Eta ahoskera zer" jardunaldia (2019ko otsailaren 14an, Gasteizen)
- Dialektologiari buruzko jardunaldia (2019ko martxoaren 14 eta 15ean, Bilbon)
- Literaturari buruzko jardunaldia (2019ko maiatzaren 16 eta 17an, Bilbon)
- Gramatikari buruzko jardunaldia (2019ko uztailaren 11n Donostian)
- Teknologia berriak eta euskarari buruzko jardunaldia (2019ko irailaren 12an eta 13an, Donostian)
Bertaratzea edota gerora kronikaren bat baliatzea zen honelakoen berri izateko bidea garai batean, baina teknologien bitartez badugu orain aukera zabalagorik.
Hala, bideetako bat da erakundeak Twitterren duen kontuari jarraitzea eta proposatzen diren traol-hitzei erreparatzea ( #euskaraehuntzen edo #mendeurrena orokorrak adibidez, ekitaldi jakin batenak #ahoskerajardunaldia bezalakoak...).
Horrez gain, streaming bidez ere hedatu ohi dira honelakoak, @Irakasbil kontuan adierazten dugun bezalaxe.
Ahozko komunikazioa hizpide Gasteizen bihar @plazaberrik bihar antolatutako biltzarrean https://t.co/fY82zi7um7
— Irakasbil-HABE (@Irakasbil) February 13, 2019
YouTubeko kanalaren bidez ere ikusi ahal izango da
Euskaltzaindiak kanal bat ere badu YouTuben eta bertan jasotzen dute hainbat bideo eta bideo-zerrenda; adibide gisa, Iruñeko urtarrileko ekitaldia eta Gasteizko otsailekoa.