Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ebaluazioa ikaskuntzaren zerbitzura (I): hobekuntza-zikloak irekitzea
- Didakteka
- Created: 3 novembre 2026
- Visits: 170
- Comments: 0
- Favorites: 0
Naiara Bilbao-Quintana EHUko irakasleak LinkedInen ebaluazioari buruz argitaratutako testu eta infografiak oinarri hartuta, hiru sarrerako sail bat hasiko dugu. Lehenengoan, ikaslearen ekoizpena abiapuntu hartuta, ebaluazioak hobekuntza-zikloak irekitzeko eskaintzen dituen aukerei erreparatuko diegu. Horretarako, funtsezkoak diren zenbait baldintzak izango ditugu hizpide: irizpideak agerian egotea, atzeraelikadura erabilgarria eskaintzea eta berrikusteko denbora izatea. Hurrengo bi sarreretan, berriz, ebaluazio-tresnetan eta atzeraelikaduran jarriko dugu arreta.
ALTEren AI Forward Declaration
- Didakteka
- Created: 8 octobre 2026
- Visits: 266
- Comments: 0
- Favorites: 1
Perugian adimen artifizialari buruzko "Winter School eta Spring Days" jardunaldien ondoren, ALTEk "AI Forward: Artificial Intelligence for Language Learning, Teaching and Assessment" adierazpena argitaratu du. Dokumentuak galdera nagusi bati erantzun nahi dio: nola erabil dezakegu AA hizkuntzen ikaskuntzan, irakaskuntzan eta ebaluazioan giza zeregina indartzeko, hura ordeztu gabe? Adierazpenaren arabera, AA giza gaitasunak eta jardun profesionala areagotzeko tresna izan behar da, ez irakasleen, ikasleen edo ebaluatzaileen ordezkoa
Adimen artifizialari buruzko Europako Erregelamendua: gardentasuna eta ebaluazioa
- Didakteka
- Created: 7 août 2026
- Visits: 375
- Comments: 0
- Favorites: 0
2026ko abuztuan beste urrats bat egin da Europako Adimen Artifizialaren Erregelamenduaren (AI Act) ezarpenean. Testuinguru horretan, Ramón Besoníasek hezkuntzarako izan ditzakeen ondorio nagusiak azaldu ditu blog-sarrera batean, infografia eskainiz gainera; hiru alderdi nagusi jorratu ditu: adimen artifizialaz sortutako materialak, ebaluazioa eta ikasleek AA tresnak erabiltzeagatik sor litezkteen arazo batzuk. Gai berari lotuta, Sustatun argitaratutako albiste batean AAz sortutako edukien identifikazioari eta etiketatzeari buruzko ondorio praktikoak azaldu dituzte.
Feedbacka prozesu gisa (Anna Espasa)
- Bideoteka
- Created: 18 août 2026
- Visits: 620
- Comments: 0
- Favorites: 0
2026ko UIK ikastaroen baitan Univesitat Oberta de Catalunyako Teresa Guasch eta Anna Espasa irakasleek "Menos corregir y más feedback en la era de la IA" ikastaroa eman dute.
Adimen artifizialaren erabilera feedback-prozesuan (Teresa Guasch)
- Bideoteka
- Created: 3 août 2026
- Visits: 432
- Comments: 0
- Favorites: 1
Feedback eraginkorra hizkuntzen ikasgelan
- Didakteka
- Created: 17 juillet 2026
- Visits: 413
- Comments: 0
- Favorites: 0
Testu honek feedback ekingarriak hizkuntzen ikaskuntzan duen garrantzia aztertzen du, Kristina Pla Fernández adituari egindako elkarrizketa baten bidez. Ohiko zuzenketa soilen ordez, ikasleari urrats zehatzak eta baliagarriak eskaintzea proposatzen da, bere kabuz hobetzeko gai izan dadin. Ikuspegi honen arabera, iruzkinek aurrera bideratuta egon behar dute, ikasleak jasotako aholkuak berehala aplikatu ditzan ekoizpen berrietan. Irakaslearen lana errazteko, funtsezko akatsak lehenestea eta mezu pertsonalizatuak une egokian ematea gomendatzen da. Azken finean, metodo honek ikaslearen autonomia eta motibazioa sustatzea du helburu nagusi, ikaskuntza-prozesuaren jabe bihurtuz. Modu honetan, ebaluazioa ez da amaierako puntu bat, baizik eta etengabeko hobekuntzarako tresna dinamiko bat.
HABEren azterketa-prozeduren berrikuntzak: hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta partzialak
- Didakteka
- Created: 9 juillet 2026
- Visits: 787
- Comments: 0
- Favorites: 0
2026ko ekainaren 25eko Aginduak HABEren egiaztatze-sistema egokitu du Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko 19/2024 Dekretura, eta bi berrikuntza nagusi txertatu ditu: hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta hizkuntza-eskakizun partzialak balio osoz.
Ohiko hizkuntza-eskakizun simetrikoez gain, azterketariek trebetasun hartzaileetan eta ekoizpen-trebetasunetan maila desberdinak egiaztatu ahal izango dituzte Dekretuak aurreikusitako kasuetan (A2/B1, B1/B2, B2/C1 eta C2/C1), hizkuntza-gaitasunaren benetako profila eta lanpostuen komunikazio-beharrak hobeto islatuz.
Ekainean ebaluazioa: ez soilik ikasturtearen amaiera
- Didakteka
- Created: 16 juin 2026
- Visits: 771
- Comments: 1
- Favorites: 1
Ekaina heldu da, eta, horrekin batera, helduen euskalduntze-sistemako ikastaro gehienen amaiera. Irakasleontzat intentsitate handiko egunak izaten dira hauek: aktak itxi, txostenak osatu, ikasleekin bilerak egin eta ikasleak agurtu, klaustroaren bilerak… Sarritan, ekaina lasterketa administratibo gisa bizi dugu, dena prest uzteko premiak bultzatuta. Alabaina, itxiera hori ez litzateke izapide administratibo soil bat izatera mugatu behar; aitzitik, bizi izandakoaren ulermenerako eta hobekuntzarako aukera paregabea da.







