Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa: "3-2-1" teknika
- Didakteka
- Creado: 14 de julio de 2025
- Visitas: 100
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Ikaskuntza kooperatiboa hezkuntza-metodologia bat da, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetzaren onurak areagotzeko. Sarrera honetan, ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioarekin lotutako zenbait teknika, erreminta eta irizpide aurkezten da, baita hausnarketarako hainbait puntu ere.
Hizkuntza-eskakizun asimetrikoak
- Didakteka
- Creado: 29 de abril de 2025
- Visitas: 270
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
"Uneven language profiles & differentiated language requirements" izeneko txostenak hizkuntzen ebaluazio bidezkoagoa bultzatzea du helburu, Carlsenek, Roccak eta Machettik idatzi eta ALTEren —Association of Language Testers in Europe—LAMI taldeak —Language Assesment for Migration and Integration— 2023an argitaratu du. Bereziki, migratzaile helduen hizkuntza-profil desorekatua —trebetasun batzuetan maila handiagoa beste batzuetan baino— ohikoa dela azpimarratzen du, eta horren araberako ebaluazio- eta eskakizun-ereduak proposatzen ditu. Gogoan izan dezagun, inoiz adierazi dugun bezala, Eusko Jaurlaritzaren izenean HABE dela ALTEko eskubide osoko kideetako bat.
HEOCeko adierazpide linguistiko batzuek B2 eta C1 azterketetako idazlanetan duten isla. HABE-IXA corpusa aztergai
- Argitalpenak
- Creado: 7 de abril de 2025
- Visitas: 380
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Lan honetan Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumeko adierazpide linguistiko zehatz batzuek benetako ekoizpenetan zer-nolako agerpena eta erabilera duten ezagutzeko burutu den ikerketa aurkeztuko da. Egiaztatze-prozesuetan aritu izan diren hainbat adituk HEOCeko adierazpideen artean B2 eta C1 mailetan erabiltzeko desiragarri diren 5 fenomeno lehenetsi ondoren, HABE-IXA corpuseko 240 idazlan aztertu dira. Horretarako Markin tresnaren bidez aukeratutako adierazpide linguistikoen agerpen-kopurua, erabilera zuzenak eta erabilera okerrak eskuz etiketatu dira.
Horrela, teoriak (HEOCak eta adituek) diotena eta ekoizpen errealek islatzen dutenaren arteko aldea enpirikoki aztertuz, bai hizkuntzalaritza konputazionalaren alorrean interes orokorra dutenentzat, bai euskararen irakaskuntza- eta ebaluazio-esparruetan jarduten duten eragileentzat, ekarpen bat egitea da artikulu honen xede nagusia.
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina
- Didakteka
- Creado: 11 de febrero de 2025
- Visitas: 234
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Elebidunen lehen hizkuntzak (H1) idatzizko gaitasunean izan dezakeen eragina aztertu dute Paula Elosuak eta David Lasabagasterrek artikulu honetan, 'An analysis of the impact of the L1 on bilinguals’ writing competence', Journal of Second Language Writing aldizkarian argitaratua. Orain arte, bigarren hizkuntzaren (H2) jabetzearen eta, bereziki, H2ren idazmenaren ikerketa-eremuetan ingelesa izan da gehienetan aztergai. Hala ere, ikertzaile ugariren iritziz, bada garaia ingelesaz bestelako hizkuntzak kontuan hartzeko, eleaniztasuna baita ohikoena eta ez salbuespena, mundu osoan. Zehazki, hizkuntza gutxituak ez dira aintzat hartuak izan H2ren idazmenari buruzko bibliografian, eta ikerlan honek hutsune hori bete nahi du.
"Paradigmas lingüísticos en la enseñanza y aprendizaje de lenguas" (Soto Aranda, B., Penas Ibáñez, M. ª A. eta Ivanova, O.)
- Didakteka
- Creado: 29 de enero de 2025
- Visitas: 255
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Atzerriko hizkuntzen eta bigarren hizkuntzen didaktikaren garrantzia nabarmen areagotu da azken hamarkadetan. Bigarren hizkuntzak menderatzea funtsezkoa da XXI. mendeko herritarren garapen profesional eta pertsonalerako. Hori dela eta, hizkuntza-irakasleek, filologian, hizkuntzalaritzan edo itzulpengintzan adituak izateaz gain, bereziki prestatuta egon behar dute gai pedagogiko zehatzetan, hala nola metodologian, teknologia berrien bidezko irakaskuntzan, irakaskuntzaren berrikuntzan edo ebaluazio-sistemetan.
Liburuaren helburua da atzerriko hizkuntzen irakaskuntzara hurbiltzea, gaur egungo ikuspegitik. Bederatzi kapituluren inguruan eraikitzen da lana, eta horietan hizkuntzen ikaskuntzaren funtsezko hainbat gai jorratzen dira; adibidez, irakaskuntza- eta ebaluazio-metodoak, gaitasun eta trebetasun espezifikoen didaktika, ikasleen profil desberdinak edo informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).
1247 - El qué y el cómo: Principios metodológicos y herramientas de trabajo para incluir la mediación en mis clases y exámenes de euskera (Bitartekotza: zer eta nola. Oinarri metodologikoak eta lan-tresnak, bitartekotza klaseetan eta azterketetan txertatzeko)
- Didakteka
- Creado: 24 de marzo de 2025
- Visitas: 515
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Ikastaro hau euskara-eskoletan bitartekotza nola txertatu (bai irakas-, bai ebaluazio-prozesuetan) aztertu nahi duten irakasleei dago zuzenduta, eta komunikazio-modu horrek euskararen irakaskuntzarako dituen aukerak aztertuko dira bertan. Era berean, euskara-eskoletan bitartekotza lantzen hasita dauden irakasleen gaitasun didaktikoetan ere sakondu nahi da. Ikastaroa bitartekotzaren ikas-irakas prozesuetan ardaztuko da, baita ebaluazio formatiboaren prozesuetan ere, eta EEMBaren komunikagaitasun-maila guztietan. Azkenik, bitartekotza ebaluazio-prozesu egiaztatzaileetan nola txertatu ere aztertuko da, 2024an C2 maila egiaztatzeko azterketetan txertatu baitu HABEk, eta arreta berezia jarriko da B2-C1 mailetan.
Azterketen Diseinu Unibertsala (UTD): Hizkuntza-ebaluazio bidezko eta inklusiboago baten bila
- Didakteka
- Creado: 17 de diciembre de 2024
- Visitas: 357
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
Nola sortu hizkuntza-azterketa inklusiboagoak eta fidagarriagoak? Azken urteotan, gero eta gehiago hitz egiten da hizkuntza-ebaluazioetan aniztasunari eta inklusibitateari erantzuteko beharrari buruz. Cadizko Hizkuntza Eskolan azaroaren 15ean eta 16an ospatu ziren GIELEren jardunaldietan, Antonia Liberalen "Atención a la diversidad / adaptaciones" tailerrean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, hizkuntza-mailen egiaztapenean Azterketen Diseinu Unibertsala (Universal Test Design, UTD) aplikatzeko gako interesgarriak jorratu ziren.
Sarrera honetan, UTDk hizkuntza-ebaluazio bidezkoago bat lortzeko eskaintzen dituen printzipioak, HABEren eguneroko jardunarekin duen lotura, eta bere aplikazio praktiko nagusiak azalduko ditugu.
Adimen artifizialaren aukerak (GIELE 2024, Cadiz)
- Didakteka
- Creado: 5 de diciembre de 2024
- Visitas: 221
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
Azaroaren 15ean eta 16an GIELEren VI. Jardunaldiak egin dira Cadizen. Aurtengo leloa hauxe izan da: “Ebaluazioaren kontzeptu giltzarriak egungo testuinguruan”, eta bertan, hizkuntzen ebaluaziogintzan gabiltzanon eguneroko kezka diren gai-alorrak lantzeaz gain, Adimen Artifiziala eta Behar berezietarako egokitzapenak izan dira aurtengo langai nagusiak.