Irakasbil
Ebaluazioa
Ebaluazioa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bitartekotzaren ertzak arakatzen
- Didakteka
- Created: 20 December 2023
- Visits: 1331
- Comments: 0
- Favorites: 0
Azaroaren 10ean, GIELE V. Jardunaldien barruan, Cervantes Institutuko Hizkuntza Egiaztatzegintzaren Unitateko arduradun Javier Frunsen gidaritzapean, hogeitaka hizkuntza-teknikarik lau orduko saioa egin genuen bitartekotzaren ertz ugariak ezagutu nahian, eta halaxe ekin genion Javierren azalpenak entzuteari, urduri eta jakin-min handiz, baina betiere haren jarraibideei adi-adi segitzeko gogoz.
Guztiak elkarrekin, noranzko berean
- Didakteka
- Created: 13 December 2023
- Visits: 1211
- Comments: 0
- Favorites: 1
Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Sergi Linares ordezkariak Valentzian abian den CIEACOVA proiektua aurkeztu zuen; hain zuzen ere, Valentziako zazpi unibertsitatek egiaztatzegintzari begira abian jarritako lankidetza-proiektua.
Bota diezaiogun gatz pixka bat adimen artifizialari!
- Didakteka
- Created: 29 November 2023
- Visits: 1320
- Comments: 0
- Favorites: 1
Telefonoa eta ordenagailua ezinbesteko egin ditugun garaiotan, ez dago gaizki atzera begiratzeko beta hartzea: ordenagailuak eskuartean izaten hasi ginenean, zalantzan jartzen genuen nola lagundu ziezagukeen makina hark gure lana egiten, nola arraio lagunduko zigun WordPerfect itsusi eta gatzgabe hark. Guztiok ikasi dugu, gutxi-asko, eskuko telefonoa erabiltzen eta ordenagailuak piztu eta nabigatzaileari eskaeraren bat edo beste egiten... Baina horrekin konformatu ez eta bada makinak “gizaki” bihurtzeko lanean diharduenik. Horretan dabiltza, eta bidea egiten ari dira, gainera: horren erakusgarri da, besteak beste, hain modan dagoen ChatGPT sonatua. Orain artean ikasi dugunari jarraikiz, komeni guri ere olatu (artifizial) hori hartzea lehertu baino lehen.
GIELEren V. jardunaldia Gironako harresi-barruan
- Didakteka
- Created: 27 November 2023
- Visits: 1166
- Comments: 0
- Favorites: 1
2023ko azaroaren 10ean eta 11n egin zen GIELEren V. jardunaldia. Lehen egunerako, ohi bezala, lau orduko lantegiak antolatu zituzten, eta gaiak askotarikoak izan ziren; guzti-guztiak hizkuntzen ikas-iraskuntzari eta egiaztatzegintzari hertsiki lotuak. Aurtengoan, proben kalitatea kontrolatzeko datuei, ulermen-probetako itemak sortzeari, Europako Erreferentzia Marko Bateratuan jasotako deskriptoreei eta adierazpen-, bitartekotza- eta elkarreragin-proben kalifikazioei buruzko aurkezpen eta ikastaro praktikoak landu ziren.
1223 - Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Created: 30 October 2023
- Visits: 1383
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Cómo diseñar y llevar al aula tareas de mediación / Nola diseinatu eta gauzatu bitartekotza-jarduerak ikasgelan" ikastaroa eman zuen Carmen Ramosek 2023ko uztailaren 7an, 10ean, 11n eta 14an online.
"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegia
- Prestakuntza-jarduerak
- Created: 30 October 2023
- Visits: 1647
- Comments: 0
- Favorites: 0
"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegian izena emateko epea urriaren 30etik azaroaren 17ra bitartean egongo da zabalik, euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntza-zentroetako irakasleei nahiz arduradun akademikoei zuzenduta.
1225- Menos corregir y más acompañar en el aprendizaje: el poder del feedback / Gutxiago zuzendu eta laguntza handiagoa eman ikaskuntzan: feedbackaren indarra (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Created: 3 October 2023
- Visits: 1516
- Comments: 0
- Favorites: 1
Hezkuntza-organizazioen diseinu eta garapena (Muñoz Moreno, J.L., Gairin Sallán, J.)
- Didakteka
- Created: 27 July 2023
- Visits: 1235
- Comments: 0
- Favorites: 1
Hezkuntza-organizazioen esparruan, oso liburu interesgarria eman dute argitara orain gutxi (2022) José Luís Muñoz Moreno eta Joaqín Gairín Sallán adituek. Sarrera honetan, organizazioen ebaluazio- eta hobekuntza-atalari buruzko nondik norako nagusi batzuk azaleratuko ditugu.







