Prestakuntza-jarduerak

"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegia

Argitaratua: Monday, 30 October 2023, 8:37 AM
Mikel Hoyos

Mikel Hoyos HABEko teknikariak "Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegia eskainiko du, HABEk antolatuta. 


Eguna: Azaroaren 22an (asteazkena)

Ordua: 13:00 - 14:00

Tokia: Online (Teams)


Web-mintegian parte hartu nahi baduzu, bete ezazu esteka honetan aurkituko duzun formularioa urriaren 30etik azaroaren 17ra bitartean. Gogoan hartu web-mintegia egiteko lehentasuna C2 mailako irakasle eta aztertzaileek izango dutela.


Oharra: Ez da ziurtagiririk emango. 

Beste eduki interesgarriak

Mikel Hoyosen argazkia

"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegia (bideo-laburpena)

"Bitartekotza HABEren egiaztatzegintzan" web-mintegian bitartekotzari buruzko zehaztapenak eman zituen HABEko teknikari Mikel Hoyosek azaroaren 22an. Parte-hartzaileek txat bidez galderak egiteko aukera izan zuten. Sarrera honen beheko aldean, transkripzioaren botoian klikatuz gero, saioan egindako galderak eta erantzunak ikusteko aukera duzue. Horretaz gain, mintegian grabatutako bideoa eta azalpenetarako erabilitako aurkezpena ere eskura dituzue.