Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Emojiak eta emotikonoak
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko abuztuak 11
- Bisitak: 2657
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Azken asteotan emojien eta emotikonoen gaia aipatzen duten bi testurekin egin dut topo Interneten. Ez dakit kasualitate kontu hutsa besterik izan ez den, baina gaiari buruz bila hasteko bidea eman dit. Hala, eguneroko gure jardunerako izan dezakete erabilerarik sarrera honetan aipatutako edukiek.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Teknologia
- Didaktika
"El arte de dar clase (según un lingüista)" (Cassany, D.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko ekainak 22
- Bisitak: 2317
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gurean ezaguna den Daniel Cassanyren “El arte de dar clase (según un lingüista)” liburua plazaratu da 2021eko urtarrilean. Zehatza izan arren, irakurterraza da. Bere hitzetan, irakasle hasiberriarentzat lagungarria izatea espero du eta, aldi berean, hausnarketarako pizgarri eskarmentua duenarentzat. Izan ere, egunero irakasleak egiten duen hainbat galderari erantzun nahi izan dio aditu katalanak, eta, horregatik, pista, gako eta baliabide ugari aurkituko ditu irakurleak.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Zenbateraino aldatuko dituzte hizkuntza-teknologien forma berriek gure komunikazioa eta hizkuntza bera? HITZ Zentroko ikertzaileak bide berriak urratzen
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko maiatzak 20
- Bisitak: 2831
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hurbil dugu teknologia gure zentzumenekin integratuko den unea; ondorioak izango ditu komunikazioan eta hizkuntzan. Testuinguru horren aurrean, "Language in the Human-Machine Era" (LITHME) ikerketa-sare berria dugu lanean 2020ko urritik; bertako partaide dira, besteak beste, HITZ Zentroko zenbait kide. Txosten bat plazaratu berri dute: "The Dawn of the Humane-Machine Era" ("Gizaki-Makina Aroaren egunsentia").
- Atala:
- Egileak:
- Arriola Egurrola, Jose Mari
- Iruskieta Quintian, Mikel
- HITZ Zentroa
- LITHME
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
Primeran! B2: jardun biko eredua ikasmaterialetan
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 2425
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
Dagoeneko erabilgarri dugu Primeran! B2 ikasmateriala. Joera didaktiko gaurkotuenei helduta, teknologiak eskaintzen dituen baliabideak uztartu zaizkio euskarri fisikoari, jardun biko ereduan erabiltzeko ikasmaterial aitzindaria osatzeko.
Artikulugileek argitalpenaren ikuspegi zabala eskaini digute. HEOCaren mailakatze-eskeman kokatuta, egitasmoa gidatu duten irizpide metodologiko nagusiak azaldu ondoren, ikasmaterialak erabiltzaileari proposatu dizkion baliabideak aurkeztu dituzte: Ikaslearen liburua eta hura elikatzeko ezinbesteko ikus-entzunezko materialak eta jarraibideak. Era berean, Primeran! B2 erabiltzeko argibideak eman dituzte. Ikastunitateen egitura didaktikoa argitu dute, eta jardun biko ikasteredua nola uztartzen zaion metodoari azaldu dute.
- Atalak:
- Egileak:
- Ogiza Totorikaguena, Aitor
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Irakasten-arloak:
- Primeran metodoa
- e-Hizpide zenbakia:
- 97
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Egilearen eskutik
Autoebaluazio baliagarria eta atsegina sustatzeari buruzko web-mintegia (Sanmartí, N.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko apirilak 12
- Bisitak: 2563
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
“Cómo promover una autoevaluación útil y gratificante” web-mintegia antolatu zuen Mondragon Unibertsitateak 2020ko maiatzean; Neus Sanmartí izan zen hizlaria. Didaktikan aditua dugu, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedratiko izan ondoren, irakasle emeritua da egun.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Irakasbil: komunikatzeko bide berriak
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko martxoak 16
- Bisitak: 1895
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakasbil webgunearen edukien berri zabalagoa emateko asmoz, beste bi bide ireki ditugu azken egunotan. Hala, e-Berrikaria izeneko newsleterra edo buletina eta Facebook eremuko orrialdea batu zaizkio 2014an sortutako @Irakasbil Twitterreko erabiltzaile-kontuari .
- Atala:
- Egilea:
- @Irakasbil
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
2021. urteko aztertzaileak izendatzeko Ebazpena
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko martxoak 9
- Bisitak: 1846
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Eman da argitara EHAAn HABEko zuzendariaren 2021eko martxoaren 8ko Ebazpena, HEOCean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2021. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Ebazpena, Agindua
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
Ikasle itsuen eskolaratzea helduen hizkuntzen ikas-irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko martxoak 5
- Bisitak: 1606
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ikasle itsuen eskolaratzeari buruzko aurrez aurreko ikastaro bat dago aurreikusita 2021erako Cervantes institutuaren irakasleentzako prestakuntza-eskaintzaren barnean; Mª José Menéndez Mayoral izango da irakaslea. Erreferentzia bat aipatzen da ikastaro horri buruzko informazioan; “Actividades para la integración de invidentes en el aula ELE”, hain zuzen. Kongresu batean aurkeztu zen komunikazio bat da eta orduko bideoa eskura dago Interneten.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Aniztasuna







