Emojiak eta emotikonoak

Argitaratua: Wednesday, 11 August 2021, 11:43 AM
Emojiak

Azken asteotan emojien eta emotikonoen gaia aipatzen duten bi testurekin egin dut topo Interneten. Ez dakit kasualitate kontu hutsa besterik izan ez den, baina gaiari buruz bila hasteko bidea eman dit.

Emoji eta emotikono hitzek badute sarrera Sare sozialak hiztegian. Hona hemen zer ageri den bertan:

  • Emoji: telefono adimendunen bidezko mezularitzan edo web bidezko komunikazioetan erabiltzen den ideograma edo irudi estandarizatua, jatorriz Japoniakoa eta emotikonoen antzeko funtzioa betetzen duena.
  • Emotikono: ASCII karaktereekin egindako irudia, albo batetik begiratuta giza aurpegiaren itxura duena. Aurpegiaren espresioarekin bidaltzaileak bere gogoaldartea adierazten du: adibidez, :) alaitasuna adierazteko, edo :( tristura adierazteko.

Honako hauek dira arestian aipatutako testuak.

Beste alde batetik, Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarrian (Common european framework of reference for languages: learning, teaching, assessment. Companion volume), “Online elkarreragina” deritzon atalean, emotikonoen erabilera espresuki aipatzen da Aurre-A1 mailari dagokion deskriptore batean.

Edonola ere, ez da gai berria Irakasbilen. Esate baterako, Daniel Cassanyren Sustraietatik zerura liburuan badago aipamenik. e-Hizpide aldizkarietako edukietan ere aurki dezakegu horrelakorik; Olga Juan-Lázaro eta Aránzazu Bernardo-Jiménez-en DigCompEdu eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria: ahozko online elkarreragina FlipGrid eta WhatsApp-ekin testuan edo Garbiñe Larralde eta Itziar López-en Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan artikuluan, besteak beste. Halaber zenbait eduki desberdin aurkituko dugu Ikasbil-en, emotikono edo emoji sartzen badugu bilatzailean.

Crystal-en testuan 2017an Lindsay Clanfield-ek egindako beste sarrera baten aipua dago: 5 ways of use emojis in the classroom (gaztelaniara itzuli zuten: 5 maneras de usar emojis en clase de inglés). Hona hemen bost proposamen horiek:

  1. Zer dio zutaz gogokoen duzun emojia
  2. Asteburua emoji bidez azaltzen
  3. Emojiak idazteko abiapuntu gisa
  4. Emojiak “irteera-txartel” gisa (atzeraelikadura azkar eta informalerako emateko)
  5. Emojiak galdeketak egiteko (abestiak, esaerak, liburuak… asmatzeko, adibidez)
Azken honen erakoak dira, esaterako, Ikasbilen dauden Euskal abestiak, Whatsappen (A1) eta Emotikoiak eta esaera zaharrak (B1) jarduerak.

Ikasbilen agertzen zaizkigun beste proposamenetako batzuk aipatzearren:

Beste aipu bat bukatu aurretik: Azkue Fundazioak eman zituen Lanean emojiak erabiltzeko aholkuak.



Baduzu gai honen inguruko ekarpen edo iruzkinik?

(Gogoan izan horretarako Ikasten esparruko “erabiltzaile” izan behar duzula eta Irakasbil “ikastaroan” alta eman).


Show comments
  • Ainara Maya UrrozAinara Maya Urroz - Mon, 23 Aug 2021, 8:09 PM
    Uda on! a ze gai interesgarria...
    whatsapp eta sare sozialen bidez euskal abestiak asmatzeko jolasak jaso izan ditut, hieroglifikoen antzera asmatu beharrekoa emotikonoen bidez.
    Gogoan dut, bestalde, duela urte batzuk Kike Amonarrizi entzun niola euskaraz EMOJI edo EMOTIKONOA esateko modu originala eta polita, gustatu zitzaidan baina tamalez ez zen zabaldu. Hitz hori ez dut inon aurkitu, ezta hiztegietan ere, baina hona Kike Amonarrizen ahotan entzun nuen ekarpen interesgarria, zabaltzeko modukoa oraindik orain: HUNKIKIA.
    Izan ontsa!
    Ainhera