Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan

Argitaratua: Tuesday, 20 June 2017, 10:34 AM
Garbiñe Larralde eta Itziar López

Gizarte honetan, irudien mundua baztertua izan da, oro har, hezkuntzaren eremutik. Dena den, gero eta beharrezkoagoa da irudiari berriz ere protagonismoa itzultzea eta berez daukan potentzial didaktikoa baliatzea. Ildo horretatik, Visual Thinking-a aliatu indartsua izan daiteke bigarren hizkuntza bat ikasteko prozesuan. Izan ere, irudien unibertsaltasunari, kode zuzenari eta interpretatzeko erraztasunari esker, edozein garunek atzeman ditzake kontzeptuak eta ideiak. Halaber, oso formula egokia eta baliozkoa da pentsamendu bisuala narrazio digitalak ekoizteko; horrela, edozein eduki modu bisual eta erakargarrian egituratzen ikasteaz gain, mintzamena eta idazmena lantzen dira.

https://doi.org/10.54512/KDBB4746

Show comments

Beste eduki interesgarriak

Itzulpen Saila 32

Hizkuntzak ikasteko irudiak

Liburu honek irakasleak irudiak erabiltzeko modu berriak asma ditzan oinarria eta adorea ematea nahi nuke. Liburuan ematen diren irudiak erabiltzeko moduen adibide ugariak A partea Irudiak hizkuntz ikasgelan atalean, deskribatutako printzipioen adibide izateko aukeratu dira.
Marrazkiari beldurrik ez

Marrazkiari beldurrik ez

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan irudiak baliatzea ez da berria; "visual thinking" edo pentsamendu bisuala ere sarri entzuten da azken boladan. Kontua da, maiz, zer nolako gaitasuna dugun marrazkiak egiteko edota gaitasun horri buruz zer iritzi daukagun eta areagotu ahal dugun. Hala, aspaldi HABEKO MIK aldizkarian argitaratutako "Marrazkiari beldurrik ez "materiala jarri da interesatuen eskura IKASBIL esparruan.
Isabel Leal Valladares

Ikasgelan marraztea

Hiru dira artikuluaren xede nagusiak: irakasleen sormena piztea, haurtzaroan ohikoa den marrazteko zaletasuna berreskuratzea eta, azkenik, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan marrazketa eta zirriborroak egitea estrategia gisa ulertzea. Azken honetarako, adibideak eta aholkuak azalduko dira, besteak beste, marrazketa hizkuntz-gaitasunen garapenarekin, lexikoarekin edo gramatikarekin batera aztertuta. https://doi.org/10.54512/KKAQ1658 Jatorrizko argitalpena. Leal, I. (2022). Dibujar en el aula. In F. Herrera eta N. Sans (Ed.), Innovación y creatividad en el aula de español. Nuevas formas de entender la enseñanza de una lengua (165-180. or.). Difusión. Egilearen eta argitaletxearen baimenez itzulia, egokitua eta argitaratua.