Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Nolakoa izango da komunikazioa Gizaki-Makina Aroan? (animazioak eta inkesta)
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko ekainak 1
- Bisitak: 1621
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Language in the Human-Machine Era" (LITHME) egitasmoaren berri eman genizuen duela urtebete plazaratu genuen sarrera batean. Halaber, ikerketa-sare horren "The Dawn of the Humane-Machine Era" ("Gizaki-Makina Aroaren egunsentia") txosten esanguratsua zabaldu nahi izan genuen euskal komunitatean. Oraingoan, berriz, jorratutako ikerlerro nagusiak ilustratzeko egindako animazioak ikustera gonbidatzeaz gain, inkesta betetzea proposatzen dizuegu. Izan ere, hizkuntza eta teknologia erabiltzen dituzten etorkizuneko agertokiei buruz dituzuen iritziak jaso nahiko genituzke.
- Atala:
- Egileak:
- Arriola Egurrola, Jose Mari
- HITZ Zentroa
- LITHME
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
"Nicky Hockly's 50 Essentials for Using Learning Technologies" liburua (Hockly, N.)
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko apirilak 20
- Bisitak: 1554
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Nicky Hockly’s 50 Essentials for Using Learning Technologies" liburua plazaratu berri du Cambridge University Press-ek; “Cambridge Handbooks for Language Teachers” bildumaren barruan dago. Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk irakasteko ideia praktikoak, teknikak eta jarduerak eskaintzea da bilduma honetako eskuliburuen xedea.
Eskarmentu handia du Nicky Hockly-k hizkuntzen irakaskuntzan, oro har, eta teknologien erabileran bereziki.
Poltsiko-liburua da, laburra: 6 ataletan bildutako bi orrialdeko 50 testu dira guztira. Horrez gain, glosategia, hitzen araberako aurkibidea eta erreferentzia bibliografikoak ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
"El arte de dar clase (según un lingüista)" (Cassany, D.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko ekainak 22
- Bisitak: 2317
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gurean ezaguna den Daniel Cassanyren “El arte de dar clase (según un lingüista)” liburua plazaratu da 2021eko urtarrilean. Zehatza izan arren, irakurterraza da. Bere hitzetan, irakasle hasiberriarentzat lagungarria izatea espero du eta, aldi berean, hausnarketarako pizgarri eskarmentua duenarentzat. Izan ere, egunero irakasleak egiten duen hainbat galderari erantzun nahi izan dio aditu katalanak, eta, horregatik, pista, gako eta baliabide ugari aurkituko ditu irakurleak.
- Atala:
- Egilea:
- Murua Anzola, Iñaki
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Zenbateraino aldatuko dituzte hizkuntza-teknologien forma berriek gure komunikazioa eta hizkuntza bera? HITZ Zentroko ikertzaileak bide berriak urratzen
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko maiatzak 20
- Bisitak: 2836
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Hurbil dugu teknologia gure zentzumenekin integratuko den unea; ondorioak izango ditu komunikazioan eta hizkuntzan. Testuinguru horren aurrean, "Language in the Human-Machine Era" (LITHME) ikerketa-sare berria dugu lanean 2020ko urritik; bertako partaide dira, besteak beste, HITZ Zentroko zenbait kide. Txosten bat plazaratu berri dute: "The Dawn of the Humane-Machine Era" ("Gizaki-Makina Aroaren egunsentia").
- Atala:
- Egileak:
- Arriola Egurrola, Jose Mari
- Iruskieta Quintian, Mikel
- HITZ Zentroa
- LITHME
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
Liburu isilen erabilera hizkuntzen eskolan
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko urriak 23
- Bisitak: 2315
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zer gertatuko litzateke ikasleei “hitzik gabeko liburu bat irakurriko dugu gaur” esango bagenie? Galdera hau egin du Ximena Mirandak argitara eman den sarrera batean. Izan ere, liburu isilen (silent books) erabilerari buruzko hausnarketa eta proposamenak plazaratu ditu. Hitzik edo ia hitzik gabeko liburuak dira liburu isilak. Haurrentzakoak direla pentsa daitekeen arren, gazte zein helduekin ere erabil daitezke hizkuntzen eskoletan.
- Atala:
- Egileak:
- Murua Anzola, Iñaki
- Miranda Olea, Ximena
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Iraide Ibarretxe-Antuñano 20/21 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlari
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko uztailak 29
- Bisitak: 2112
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Iraide Ibarretxe-Antuñano irakasle katedraduna eta ikertzailea izango da 2020/2021 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlaria, irailaren 18an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldian. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Pentsatzearen garrantzia hitz egiterakoan: hizkuntza-tipologia aplikatzea hizkuntzaz jabetzeari eta hizkuntzaren pedagogiari" izango da.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
Elkarrekintza, elkarrizketa eskatzen duen prozesua
- Didakteka
- Sortua: 2020(e)ko apirilak 6
- Bisitak: 1965
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Hezkuntza eta ikaskuntza elkarreraginpean burutzen diren prozesutzat hartzen dira, irakasteak hitz egitea dakarrela ulertuta, elkarrizketak izatea. Horrela, elkarrekintza ez ezik, elkarren artean osatzen den pentsamendua ere badugu ikaskuntzan; pentsamendua eta hizkuntza hertsiki loturik baitaude. Eta, horregatik hain zuzen, pedagogia dialogikoa indartzeko beharrezkoa izango da ikasgelan elkarreragina sustatzea, izan aurrez aurreko saioetan, izan online bidez bideratutakoetan.
- Atala:
- Egileak:
- Esteve, Olga
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
Hamar aholku idazteko
- Didakteka
- Sortua: 2019(e)ko uztailak 5
- Bisitak: 1768
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Academia webgunean, Carlos Azar Manzur-en eskutik datorkigu “Escribir hoy; diez consejos para redactar” artikulua. Aholkuak direla dio, ez erregelak; nahiko lukeenari lagungarri gerta dakizkiokeenak. Bere hitzetan, meza-kanpaiak; bertaratzen da nahi duena.
- Atala:
- Egileak:
- Azar Manzur, Carlos
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Idazmena







