Didakteka
Liburu isilen erabilera hizkuntzen eskolan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1871
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Zer gertatuko litzateke ikasleei “hitzik gabeko liburu bat irakurriko dugu gaur” esango bagenie? Galdera hau egin du Ximena Mirandak Campamento Norte-n argitara eman duten sarrera batean. Izan ere, liburu isilen (silent books) erabilerari buruzko hausnarketa eta proposamenak plazaratu ditu bertan. Hitzik edo ia hitzik gabeko liburuak dira liburu isilak; hala, osagarri narratiboa da nagusi. Haurrentzakoak direla pentsa daitekeen arren, gazte zein helduekin ere erabil daitezke hizkuntzen eskoletan.
Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan sarritan erabili ohi dira irudiak (arbelean marrazki bat, argazki bat proiektatu, ikur bat erakutsi…), ulermenerako laguntza gisa, besteak beste. Beste alde batetik, ikasleek irakurtze egiten zaizkien proposamenak beti ez dituzte gogo onez hartzen, agian lan nekeza dela pentsatzeagatik. Testuinguru honetan izan dezake toki aproposa irudien irakurketak, Ximena Mirandaren ustetan.
Irudien irakurketari buruzko oinarrizko kontzeptu eta ideia batzuk azpimarratu ditu egileak, proposamen didaktiko bat aurrera eramateko aintzat hartu beharrekoak hain zuzen:
- alfabetatze bisuala
- nola landu irudia eskolan testu gisa
- zer diren liburu isilak eta zeintzuk diren dituzten ezaugarria nagusiak
- eskolarako egokiak diren irudien ezaugarriak
Horren ondoren, liburu isilen eta hitza duen testu baten arteko desberdintasunari erreparatu dio eta, bukatzeko, horrelako materiala eskolan erabiltzen hiru proposamen zehatz egin ditu: irudia sormenaren eragile gisa, istorio dialogatuak eta historiari buru hitz egiteko leiho bat.
Aipagarria ere bada sakondu nahi duenarentzat testuan zehar hainbat erreferentzia daudela, baita infografiak ere.
Jatorrizko iturria
Miranda, X. (2020, maiatzaren 24a). Cómo llevar los silents books al aula de idiomas. Campamento Norte. https://campamentonorte.com/silent-books-una-propuesta-de-aprendizaje-visual-y-lectura-activa-en-el-aula-de-idiomas/