Didakteka
H70 - Investigación en el aula de L2: esquemas de observación, análisis del discurso y dimensiones de la interacción
Argitaratua: Saturday, 19 May 2001, 11:00 AM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1032
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Craig Chaudronek (gaztelaniaz) hitzaldi bat eman zuen 2001ean HABEk EHUrekin batera antolatutako Jardunaldien barruan, "Investigación en el aula de L2: esquemas de observación, análisis del discurso y dimensiones de la interacción" izenburupean.
Hauxe izan zen jardunaldi horien gaia Miramar jauregian: Investigación en el aula de L2 en contexto formales de aprendizaje: resultados y apicaciones para la práctica docente. Eta hauexek izan ziren helburu nagusiak:
- Hizkuntz ikasgeletan eginiko ikerketen emaitzarik behinenak aurkeztea.
- AOI markoa lagun, ikas-irakaskuntzako zuinak agerian uztea.
- Irakasleei laguntzea nork bere jarduna ikertzeko.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Ikasgelan hizkuntzak irakasteko eta ikasteko prozesuak behar bezala ulertzeko, irakasleen eta ikasleen jardueran eragina duten faktoreak biltzen dituen eskema erabili behar da. Kanpoko faktoreak ikaslearen eta irakaslearen ezaugarri intrintsekoak eta komunitatearen gizarte-testuingurua zehazteaz gain, eskema horrek irakaslearen eta ikasleen arteko jarduketa- eta elkarreragin-/komunikazio-dimentsioak eta ikasleen ikaskuntza-neurriak ere hartzen ditu.
Gelako ikerketaren edo behaketaren beharren eta helburuen arabera (hala nola irakaslearen ebaluazioa edo prestakuntza egiteko), nahiko zehatz definitu ahal izango dira behaketa-eskema baten eta gelako diskurtsoaren azterketaren berezitasunak. Hitzaldi horretan, gelako ikaskuntzaren ikerketaren alderdi eta faktore garrantzitsuenak deskribatuko dira, hainbat eskema eta elkarrekintza-neurri adibiderekin.
Show comments