Nola eman eskolak dislexiadunei euskaltegietan?

Argitaratua: Thursday, 22 June 2023, 10:23 AM
101 preguntas liburuaren azala
101 preguntas para ser profe de ELE liburuaren  79. puntuan behar bereziak dituzten pertsonei bigarren hizkuntzaren bat irakasteak dituen berezitasunak aipatzen dira.  Izan ere, arrazoi fisiko, kognitibo, sentsorial edo psikikoak direla-eta, zenbait ikaslek laguntza berezia behar izaten dute ikas-irakas prozesuan, eta komenigarria da zenbait neurri hartzea, ikasgelan baztertuak senti ez daitezen eta hizkuntza ikasteko orduan aurrerapenak egin ditzaten.

María Méndez irakaslearen artikuluan ikusmen-gabezia, hiperaktibitatea, arreta-gabezia eta dislexia duten ikasleen behar bereziak aipatzen badira ere, dislexia duten pertsonen behar nagusiak bildu ditugu jarraian. Dislexia duten pertsonek soinuak antzemateko eta irakurtzeko arazoak izaten dituzte, askotan hitzen ordena nahasten edo aldatzen dutelako. Beraz, zailtasun horiek kontuan izan behar ditugu eskolak planifikatzean. Honako hauek dira, adituaren iritziz, dislexiadunei eskolak ematean zaindu beharreko alderdiak, kalitatezko irakaskuntza eskaini ahal izateko:

  • Ikasleak arbeletik gertu izan.
  • Planifikazioa ondo zaindu eta eskolak argi egituratu.
  • Ikono edo piktogramak jarri, azalpenen ondoan.
  • Jarduera motzak eta helburu argia dutenak prestatu.
  • Jarraibideak behin baino gehiagotan errepikatu.
  • Lexikoa modu berezian landu: hizkiz hizki edo hitzak multzoka jarriz.
  • Ohikoa baino hizki-tamaina handiagoa baliatu eta lerro artekoa ere bai.
  • Tipografia bereziak erabili: karaktere artean hutsunea dutenak eta apaingarririk gabeak.
  • Zenbait ekintza saihestu: ariketen enuntziatuak kopiaraztea, testu luzeak irakurraraztea edota ahots ozenez esanaraztea.
Bide beretik, Diego Paniagua irakasleak HIZPIDEko 101. zenbakian sakon lantzen du dislexiaren gaia bigarren hizkuntzaren eta atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan, eta, aurrez aipatutakoez gain, dislexiadun ikasleen kasuan erabiltzeko moduko beste baliabide hauek ere azpimarratzen ditu:

  • Egutegi eta ordutegi bisualak sortu, kolore eta irudien laguntzaz.
  • Ikasketa-fitxak edo post-itak erabili, edukiak lantzeko.
  • Ikus-entzunezko baliabide erakargarriekin indartu azalpenak.
  • Lexikorako hiztegi pertsonalizatuak egokitu.
  • Lana denbora-tarte labur baina bizietan zatitu.
  • ...
♦ Eta zuk, euskaltegiko irakasle horrek, zer baliabide erabili ohi duzu euskara-eskoletan ikasle dislexiadunekin? Zure ekarpena, txikia bada ere, oso baliagarria izango zaigu gainerakooi. Anima zaitez, elkarrengandik ikasteko modurik egokiena da-eta!


Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Thu, 6 Jul 2023, 12:42 PM
    Dislexia eta letra-tipoez duela gutxi argitara emandako testu bat: ¿Ayudan determinadas fuentes de letra a las personas con dislexia?.
  • Alex Mungia - Fri, 7 Jul 2023, 9:48 AM
    Artikulu horren bukaeran, British Dyslexia Association elkartea aipatzen da. Jakin gaztelaniara itzulia duela Fátima Mª García Dovalek (Guía de Estilo en Dislexia) British Dyslexia Association elkartearen gida: http://discapacitodos.com/guia-de-estilo-en-dislexia/
  • basque school of barakamarga ibáñez - Sat, 28 Oct 2023, 7:57 AM
    Nire ikasle askok zaitasunen bat dute, baina ez dute diagnostikorik, orain dela gutxi, bati iradoki nion probak egitera joatea, eta halaxe egin zuen , eta disgrafia du. Hori bai, txostena oso garestia. Ez dut ulertzen zergatik ez diren doakoak, nire ikaslea heldua da. Halako batzuk topatzen ditut 16-17 urtekoen artean. Horiei esaten diet hitzak idazteko eta mozteko... behin entzun nuen informazioa kanal batzuetatik badoa hobeto ikasten dela... baina ez dakit... uste dut dislexia oso konplexua dela eta ez dagoela oso ondo zehaztuta.

Beste eduki interesgarriak

María del Carmen Méndez Santos

María Méndezek ELE-irakasleei zuzenduriko liburu bat argitaratu du, edozein hizkuntza-irakasleren jakingarri

María del Carmen Méndez Santos ELE-irakasleak (ELE: "gaztelania atzerriko hizkuntza gisa"-ren akronimoa, gaztelaniaz) alor horretan diharduten edo jardun nahi dutenei zuzenduriko liburu bat ondu du, askotariko 101 galderari bina orrialdean erantzunez: "101 preguntas para ser profe de ELE: Introducción a la lingüística aplicada para la enseñanza del español".
Diego Paniagua

Dislexiaren paradoxa bigarren hizkuntzaren / atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan

The aim of this article is to outline the scope of second or foreign language teaching for students with dyslexia and to provide teachers with strategies, methodologies, intervention guidelines and educational resources to do so in an optimal way. This impairment, characterised both by difficulties in decoding and rapid word retrieval in reading and by problems in reading fluency, prosody, handwriting and the appropriate use of arbitrary spelling, places an obstacle on learning additional languages because the problems encountered by learners are the result of those experienced in their native language.