Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren VII. Nazioarteko Kongresua
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2021(e)ko maiatzak 28
- Bisitak: 1870
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) VII. Nazioarteko Kongresua izango da Donostian uztailaren 5etik 7ra, UPV-EHUren Uda Ikastaroen barruan."Mintzaira-jarduera: ikerketak eta praktikak mundu eleaniztunean" du izenburu. Kongresua, hizkuntza gutxituei eta hizkuntza-aniztasunari arreta berezia (baina ez esklusiboa) eskaintzen dioten lau ardatzen inguruan dago egituratuta. Hizlarien artean, J.P Bronckart eta Joaquim Dolz izango dira, besteak beste. Bestelako ekarpenak ere izango dira, hala nola ahozko komunikazioak, sinposioak eta posterrak. Online edo aurrez aurre (aforo-mugaren arabera) parte hartzeko aukera izango da.Izena emateko epeari dagokionez, maiatzaren 31n bukatuko da. Hala ere, entzule moduan parte hartzeko epea zabalik egongo da kongresuaren egunera arte.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Albistea
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
- Jardueraren antolatzailea:
- EHU-UPV
Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 917
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru erreferentzia nagusi ditugula dihardugu euskaltegi-kurrikuluak lantzen. Oinarria: HEOK dokumentua (HEOK: Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua). Printzipio bateratzailea: ekintza (eginkizun) komunikatiboa. Eta gidaria: Jean-Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours liburua.
Azken batean, zerbait egitea da hitz egitea: norbaitekin hizketan (elkarrizketan) jardutea, norbaiti zerbait esatea, hitzaldi bat ematea, gutun bat idaztea, ohar bat idaztea… Horiek dira ekintza komunikatiboak, eta testutan (ahozkotan nahiz idatzitan) hezurmamitzen dira.
Testuaren eraketa aztertuz, diskurtso-tipoak azaldu genituen aurreko alean, HIZPIDE 52.ean, Bronckarten lana abiapuntu hartuta. Ildo beretik, testu -motak landuko ditugu hemen, berriro ere Bronckart abiapuntu. Baina, oraingo honetan, bereizketa bat kontuan hartuta. Izan ere, testu-motak (eta, aldeak alde, diskurtso-tipoak), testu-antolaketaren elementu (sekuentzia) ez ezik, hizkuntz ekintza ere badira.
Horrela, gauzak argixeago gera daitezke, kurrikuluaren lau osagai nagusiak (helburuak, edukiak, metodologia eta ikaslearen ebaluazioa) zehazte eta biltze aldera.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Testu-antolatzaileak
- Didakteka
- Sortua: 2002(e)ko abuztuak 11
- Bisitak: 1828
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zenbait euskaltegitan, Jean Paul Bronckart gidari hartuta ari gara kurrikulua garatzen. Hain zuzen, bere Activité langagière, textes et discours liburua (1996) abiapuntu dugula dihardugu, banan-banan, ekintza komunikatibo jakinen isla diren testuak aztertzen; eta, azterketa horien eskutik, Euskaltegietako Kurrikulu Proiektu bakoitzaren lau osagaiak zehazten, hornitzen eta xehatzen: helburu didaktikoak, edukiak, metodologia eta ebaluazio-irizpideak.
Aipatutako liburuan, hiru maila bereizten ditu Bronckartek testuaren eraketan; eta maila bakoitzean, zenbait elementu atzematen; guztira, zortzi: 1) plan orokorra, 2) diskurtso-tipoak, 3) testu-motak (sekuentziak), 4) konexioa: testu-antolatzaileak, 5) izen-kohesioa, 6) aditz-kohesioa, 7) ahots enuntziatzaileak eta 8) modalizazioa. Beraz, testu-antolatzaileak lantzen ditu laugarrenik: konexioa gauzatzen duten baliabideak. Lan honetan ere, testu-antolatzaileak ditugu gai; baina euskal testu- antolatzaileak, eta kurrikulu-garapenaren baitan.
- Atala:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 50
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa? (Bronckart, J.P.)
- Argitalpenak
- Sortua: 1993(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1763
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Esan ohi da —eta hori, dudarik gabe, aldez bakarrik da gezurra— hizkuntzen irakaskuntza dela oraindik ere lan pedagogikoen artean kontserbadoreenetako bat, eta bera dela bere helburu propioetatik (berezko hizkuntzaren funtsa den komunikazio-sistema ezagutu eta menderatzen ikastea) maizenik desbideratzen dena nolabaiteko xede historiko-kulturalen probetxutan (hizkuntza ideal baten arauak irakatsi, Grezia klasikoaren pentsamendu gramatikala berregin, "idazle onak" betikotu, etab.).
- Atala:
- Egilea:
- Bronckart, Jean-Paul
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 33
Ama-hizkuntzaren didaktika: derrigorrezko utopia baten sorrera
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abuztuak 21
- Bisitak: 1190
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Didaktika, hala orokorra nota eskolako edozein gairena, betidanik izan da «irakaskuntz egoerari» buruz egiten den diskurtso kritikoa eta, aldi berean, proposizioak eta berrikuntzak egiteko aribidea. Gaur egun eskolako gaien didaktikak ekintzarako disziplina legez garatzen dira (teknologia legez), hezkuntzako zientzietan txertatuta.
Objetu berezi bat (sistema didaktikoa, transposizioa, progresioa, etab.) eraikitzen eta tresneria kontzeptual autonomoa lantzen dutelarik, erreferentziazko bi zientziarekin elkarloturak (kontzeptuen mailegua eta datu esanahidunen itzulera) badituzte: irakaskuntzaren edukiari dagozkionekin eta irakas-ikasprozesuei dagozkienekin, alegia. Ama-hizkuntzaren irakaskuntzako helburuen eta erreferentziazko zientzia horien izaera nabarmenaren heterogeneotasuna ekarritako ondorioak direla medio, ama-hizkuntza irakasteak oso arazo larriak dauzka aurrez aurre, eta horiexek dira aztergai gure tan honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Bronckart, Jean-Paul
- Schneuwly, Bernard
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 29
Esaldietan kasu-funtzioa duten egituren ulermena euskaraz - Euskal psikolinguistikaz tesi bat
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1141
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskalgintzan, psikolinguistika gai arrotza zen duela hamabost urte. Geneva aldera abiatu nintzenean, elebitasunaz kezkatzen nintzen. Suitza, eta bereziki, Geneva, lurralde-hizkuntzanitza izanik, han espero nuen aurkitzea gure elebitasunarentzat azterbidea.
Egia esan, ez nuen elebitasunaz lan sakonegirik aurkitu. Aldiz, Piaget-en inguruko Psikolinguistika Eskola ospetsuarekin egin nuen topo. Bertan Sinclair, Ferreiro, Bronckart eta besteek garatutako ikerbideetatik euskararen jabekuntza aztertzeko aukera interesgarria eskaintzen zitzaidan, eta bide horri heldu nion.
Lau urteko lanaren ondoan, 1983an aurkeztu eta defendatu nuen tesia, "La compréhension des structures a fonction casuelle en Basque", Genevako Unibertsitatean. Emaitzen zabalkundeari begira, J.P. Bronckart zuzendariarekin, 1982an, tesiaren atal batean oinarrituz, esaldi iragankorren ulermenean hain zuzen, argitaratu nuen lan bat aldizkari espezialdu batean'. Beste atal bat, berriz, egitura iragangaitzak oraingoan, II Euskal Mundu Biltzarrean aurkeztu nuen.
- Atala:
- Egilea:
- Idiazabal Gorrotxategi, Itziar
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika





