Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren VII. Nazioarteko Kongresua
Argitaratua: Friday, 28 May 2021, 11:26 AM
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
- Jardueraren antolatzailea:
- EHU-UPV

- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
- Jardueraren antolatzailea:
- EHU-UPV
- Bisitak: 1599
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) VII. Nazioarteko Kongresua izango da Donostian uztailaren 5etik 7ra, UPV-EHUren Uda Ikastaroen barruan. "Mintzaira-jarduera: ikerketak eta praktikak mundu eleaniztunean" du izenburu. Kongresua hizkuntza gutxituei eta hizkuntza-aniztasunari arreta berezia (baina ez esklusiboa) eskaintzen dioten lau ardatzen inguruan dago egituratuta. Modu hibridoan egingo da kongresua: Online edo aurrez aurre (aforo-mugaren arabera) parte hartzeko aukera izango da.
Izena emateko epeari dagokionez, maiatzaren 31n bukatuko da. Hala ere, entzule moduan parte hartzeko epea zabalik egongo da kongresuaren egunera arte.
Honako hauek dira kongresuaren helburuak:
- Euskal gizartean eragin handia duten hezkuntza eleaniztunari buruzko azterlanak euskal komunitateari eta nazioarteari ezagutaraztea.
- Interakzionismo sozio-diskurtsibotik hausnarketa teorikoa eta metodologikoa sustatzea eta zabaltzea, euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean zentratutako hezkuntza eleaniztunaren azterketari eta berrikuntzari ekiteko.
- Europako zein Amerikako testuinguru desberdinetatik datozen hizkuntzen didaktikari buruzko azterlanak ezagutzea eta trukatzea.
- Ikerketa sustatzea eta ikertzaile gazteak erakartzea, hizkuntza gutxitudun hezkuntza eleaniztunaren ikerketan espezializatu daitezen.
- Kongresuaren gaiarekiko interesa daukaten eta jardunean dauden irakasleei prestakuntza osagarria emateko aukera eskaintzea.
Lau izango dira, berriz, ardatz tematikoak:
- Teoriak eta epistemologiak
- Hizkuntzaren ikaskuntza eta garapena
- Interbentzioa eta praktika (sozio-diskurtsibo) didaktikoak
- Mintzaira-jarduera irakasleen prestakuntzan
Informazio zabalagoa:
Erreferentziak Irakasbilen
Show comments
