Irakasbil
Didakteka
Esaldietan kasu-funtzioa duten egituren ulermena euskaraz - Euskal psikolinguistikaz tesi bat
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 16
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 16
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
- Bisitak: 839
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskalgintzan, psikolinguistika gai arrotza zen duela hamabost urte. Geneva aldera abiatu nintzenean, elebitasunaz kezkatzen nintzen. Suitza, eta bereziki, Geneva, lurralde-hizkuntzanitza izanik, han espero nuen aurkitzea gure elebitasunarentzat azterbidea. Egia esan, ez nuen elebitasunaz lan sakonegirik aurkitu. Aldiz, Piaget-en inguruko Psikolinguistika Eskola ospetsuarekin egin nuen topo. Bertan Sinclair, Ferreiro, Bronckart eta besteek garatutako ikerbideetatik euskararen jabekuntza aztertzeko aukera interesgarria eskaintzen zitzaidan, eta bide horri heldu nion.
Lau urteko lanaren ondoan, 1983an aurkeztu eta defendatu nuen tesia, "La compréhension des structures a fonction casuelle en Basque", Genevako Unibertsitatean. Emaitzen zabalkundeari begira, J.P. Bronckart zuzendariarekin, 1982an, tesiaren atal batean oinarrituz, esaldi iragankorren ulermenean hain zuzen, argitaratu nuen lan bat aldizkari espezialdu batean'. Beste atal bat, berriz, egitura iragangaitzak oraingoan, II Euskal Mundu Biltzarrean aurkeztu nuen.