Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?

Argitaratua: Tuesday, 11 May 1993, 4:25 PM
Itzulpen Saila 33

Esan ohi da --eta hori, dudarik gabe, aldez bakarrik da gezurra- hizkuntzen irakaskuntza dela oraindik ere Jan pedagogikoen artean kontserbadoreenetako bat, eta bera dela bere helburu propioetatik (berezko hizkuntzaren funtsa den komunikazio-sistema ezagutu eta menderatzen ikastea) maizenik desbideratzen dena nolabaiteko xede historiko-kulturalen probetxutan (hizkuntza ideal baten arauak irakatsi, Grezia klasikoaren pentsamendu gramatikala berregin, "idazle onak" betikortu, etab.).

Baita ere, esan ohi da -eta gai honetan ere ez da dena gezur hutsa azkeneko hogeita hamar urteotan martxa izugarrian aurreratu direla hizkuntzaren zientziak. Sintaxia, semantika, pragmatika, enuntziazioaren teoriak, gramatika testualak: horra proposamen berri, uste handikoak -iraultzaile ustekoak ez direnean- sortzen ikusi dituzten alorrak.

Nola heldu erronka honi? Ba al dago oraindik ere hizkuntzak antzinako eran irakasterik? Zer egin behar da, metodo zaharrak baztertu, egokitu edo kosta ahala kosta mantendu? Liburuz liburu ibili behar al dugu, birziklapenetik birziklapenera? Edo hizkuntzen pedagogia eta hizkuntzen teoria behin betirako elkarrengandik aparte dauden bi mundu direla aitortu?

Bi hamarkadatan neurriz gaineko pozetan, ikaragarrizko porrotetan eta, baita ere, egokipen burutsuetan ibili ondoren, liburu honek patxadatsuagoa nahiko luke izan, eta zorrotzagoa aldi berean.

Egiatan kontraesan sakonen eremua da hizkuntzen irakaskuntza. Baina kontraesan hauek lehen-lehenik pedagogikoak dira; eta horiek suntsitu, 9 erabaki pedagogiko eta politikoen bidez bakarrik suntsitu ahal izango dira. Argitasun didaktikoa behar da lehenik eta hizkuntzaren zientzien ekarpenak ondoren.

Hizkuntzaren zientziak dudarik gabe aurreratu dira, baina ez esaten den hainbeste, eta oraindik ere egiteke dago hizkera erabiliaren teoria, eta bereziki ikasgelan hizkera erabiltzearen teoria.

Hizkuntzen zientziak eta hizkuntzen irakaskuntza, beraz, biak erronka- egoera batean daude. Baina erronka hori bi aldeetarakoa da. Pedagogoek asko daukate teorikoen pausuetatik ikasteko, eta zientzialariek eskuak bete lan pedagogiarentzako egokiak izango diren datuak deskribatu eta teorizatzeko.

HABEren katalogoan