Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan. Teoriatik praktikara
- Argitalpenak
- Sortua: 2026(e)ko abuztuak 14
- Bisitak: 354
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikuluak euskararen irakaskuntzan ahoskera eta, bereziki, prosodia sistematikoki lantzearen beharra aztertzen du. Egilearen arabera, alderdi horiek funtsezkoak dira komunikazio eraginkor eta naturala lortzeko, baina sarritan bigarren mailan geratu dira irakaskuntzan. HEOCaren, EEMBaren, EEMB LOaren eta Euskaltzaindiaren arauen argitan, prosodiaren lanketarako oinarri teorikoak, jarduera-proposamenak eta ebaluazio-irizpideak aurkeztuko dira A1etik C2ra.
Ondorio nagusia da prosodia ez dela berez eskuratzen: berariaz landu behar da, eta eguneroko irakaskuntza-jardueretan integratu, ikasleen ahozko gaitasuna eta komunikazioaren naturaltasuna hobetzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- e-Hizpide zenbakia:
- 108
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Euskararen kutxa
1245 - Ahoskeraren eta prosodiaren teoriatik praktikara: erronkak eta estrategiak
- Didakteka
- Sortua: 2025(e)ko martxoak 24
- Bisitak: 1720
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ahoskeraren eta prosodiaren oinarrizko kontzeptuetan bat etorrita, euskaltegietako ECPetan agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da. Praktikarako jarduera ugari emango dira aditzera, baita etorkizunerako erronkak ere.
- Atalak:
- Egilea:
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Sortua: 2024(e)ko uztailak 8
- Bisitak: 1699
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- Bideoteka:
- Prestakuntza-jardueretako bideoak
1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa
- Didakteka
- Sortua: 2024(e)ko otsailak 19
- Bisitak: 1932
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oinarrizko kontzeptuak aztertu eta adosturik, ahoskera eta prosodia Euskaltegietako Curriculum Proiektuetan (ECP) agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da.
- Atalak:
- Egilea:
- Jakintza -arloak:
- Didaktika
- Hizkuntza
- Jarduera mota:
- Aurrez aurrekoa
- Jardueraren antolatzailea:
- HABE
Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko maiatzak 23
- Bisitak: 2827
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak ematea. Bide hori egiteko, Axularren Gero maisu-lanaren “Irakurtzaileari” deritzon atalean oinarrituta, “Irakasleari” aitzinsolasean azaldu da aferaren muinaren jatorria. Ondoren, zer-nolako ibilbide urri eta malkarra izan duen ahoskerak euskararen irakaskuntzan, eta, berrikiago, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) nolako isla daukan alderdi fonologikoak gaitasun fonologikoaren barruan; ebaluazioan ere azaltzen da mailaz maila. Ahoskerak ere izan du Euskaltzaindiaren arreta, eta EBAZ arauaren berri ematen da: euskara batuaren ahoskera zaindua. Aurrerago ahoskeraren eta prosodiaren inguruko proposamenak eta ikerlanak berbabide, hauxe garatzen da: Txillardegiren euskal azentuaren inguruko proposamena eta hari buruzko artikuluaren aitzindaritasuna azalduz; ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egindakoa, eta, ahoskeraren gaineko oso lan interesgarria. Azkenik, teoria guztia praktikan ipintzeko, proposamen curricular eta didaktikoa egiten da, gaitasun prosodikoa HEOCean txertatu eta hari buruzko jakintza eta kontzientzia zabaltzeko.
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza
- e-Hizpide zenbakia:
- 99
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Euskararen kutxa
Euskara Batua eta Ortoepia
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1691
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ortoepia fonemen ahoskera zuzena erabakitzen duen zientzia da (1); hau da, hizkuntza baten ahozko kodeaz arduratzen den zientzia dugu. Eta hementxe dago gakoa: euskara batuaren idatzizko kodeak, idazkerak, alegia, ez digu nola ahoskatu behar dugun adierazten.
"Hizkuntza komunikatzeko da eta gehienbat ahoz komunikatzen gara. Horregatik, ba, euskara biziak iraungo badu, ahozkoa eta literaturazkoa, biak dira beharrezko bata bestearen osagarri" (2). "Ezer baino lehenago hau gogorarazi behar: hizkuntza berez eta funtsean ahozko kodigo bat denez gero, euskara batuaren proiektuak ere ezinbestean eman behar dituela ahozkuntz arauak; edota, fonología batua proposatu behar duela. Alegia, batuan mintzatzeko kode bat".
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza





