1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa

Argitaratua: Monday, 19 February 2024, 10:16 AM
Kepa Diegez Barahona

Irakaslea

Kepa Diegez Barahona
 Aurkezpena Oinarrizko kontzeptuak aztertu eta adosturik, ahoskera eta prosodia Euskaltegietako Curriculum Proiektuetan (ECP) agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da.

Ikastaro honen helburua izango da ECP, programazio, ataza eta jardueretan ahozkotasunean gaitasun prosodikoaren garrantziaz jabetu eta beren-beregi egunerokoan lantzea, berezkotasuna erdietsi arte.

Data

Ekainaren 24, 25, 26 eta 27an

Ordutegia

 09:00-14:00

Lekua

Euskararen Etxea (Bilbo)

Iraupena

20 ordu

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Hizkuntza

Euskara

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Aurrematrikula

Apirilaren 8tik 30era, honako formulario hau betez. 

Matrikula

Onartuak izan direnek matrikula eta ordainketa egiteko jarraibideak jasoko dituzte.

Matrikularen prezioa

57,31 €

Ikastarorako sarbidea

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.

Beste eduki interesgarriak

e-Hizpide

e-Hizpide 99

2022ko urtarrila-ekaina https://doi.org/10.54512/GKMB6965 BESTELAKO LANKIDETZAK - Arbela, lanabes garrantzitsua hizkuntzak irakasteko eta ikasteko (José Ramón Rodríguez Martín) - Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan (Manuela Mena Octavio) IKERKETAK - Euskarazko testuen komunikagaitasun-maila automatikoki sailkatzeko lehendabiziko urratsak (Xabier Azpillaga Olaizola) - Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (eta II). Zer zuzendu eta zerk moteltzen duen zuzenketen eraginkortasuna (Marga Ibáñez Ramos) EUSKARAREN KUTXA - Ahoskera eta prosodia euskararen irakaskuntzan (Kepa Dieguez Barahona) GEURE ITURRIETATIK - Ingura, euskara online ikasteko sistema berria eraikitzen (Axun Ertzibengoa Aizpiolea)
Julia Marin

Paperetik ahora, ariman barrena (bideo-laburpena)

2014/2015 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Paperetik ahora, ariman barrena" izeneko hitzaldian, Julia Marin irakasleak zer egin behar den euskara komunikatiboa izateko ideiak eskaini zizkigun. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.
Kepa Diegez

1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa (bideo-laburpena)

"Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa" ikastaroa eman du Kepa Diegezek 2024ko ekainaren 24tik 27ra. Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.