1245 - Ahoskeraren eta prosodiaren teoriatik praktikara: erronkak eta estrategiak

Argitaratua: Monday, 24 March 2025, 10:50 AM
Kepa Diegez Barahona

Irakaslea

Kepa Diegez Barahona
 AurkezpenaAhoskeraren eta prosodiaren oinarrizko kontzeptuetan bat etorrita, euskaltegietako ECPetan agerrarazi eta eguneroko ataza eta jardueretan landu eta ebaluatzeko proposamena egingo da. Praktikarako jarduera ugari emango dira aditzera, baita etorkizunerako erronkak ere.

Ikastaro honen helburua izango da irakasleek ahoskera eta prosodia landu eta euskaltegietako programazio, ataza eta jardueretan berezko bihurtzea, baita ebaluatzeko tresnak izatea ere. 

Data

Ekainaren 23, 24, 25 eta 26an

Ordutegia

 09:30-14:30

LekuaDonostiako Euskaltzaindiaren egoitza 
(Euskaltzaindiaren eta HABEren arteko lankidetza-hitzarmenari esker).

Iraupena

20 ordu

Ikastaro-mota

Aurrez aurrekoa

Hizkuntza

Euskara

Hartzaileak

Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako irakasleak eta arduradun akademikoak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Aurrematrikula

Martxoaren 24tik apirilaren 16ra, honako formulario hau betez. 

Matrikula

Onartuak izan direnek matrikula eta ordainketa egiteko jarraibideak jasoko dituzte.

Matrikularen prezioa

57,31 €

Ikastarorako sarbidea

Behin matrikula osatuta, hemen izango duzu ikastarorako sarbidea.


Beste eduki interesgarriak

Kepa Diegez

1235 - Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa (bideo-laburpena)

"Ahoskera eta Prosodia lantzeko proposamen didaktikoa" ikastaroa eman du Kepa Diegezek 2024ko ekainaren 24tik 27ra. Bideo honetan, ikastaroan landutakoaz aritu zaigu, guztion jakingarri.