Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
HABEren Prestakuntza Plana 2021/2
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1213
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ebazpena, 2021eko abenduaren 2koa, HABEren zuzendari nagusiarena, HABEren 2021eko Prestakuntza Plana osatzera datorrena.
- Atala:
- Egilea:
- HABE
- Dokumentu-mota:
- Planak
Helduen irakaskuntza eta lineako taldeen dinamika
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 14
- Bisitak: 1799
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Ikasgelan izaten den sozializazio-giroa: horixe izan daiteke, hain zuzen, pertsona bat helduaroan bigarren hizkuntza ikasteko erakarrita sentitzeko arrazoietariko bat. Horregatik, eskolak urrutiko bihurtzen direnean, parte-hartzaileen arteko elkarreraginerako espazio sozial horri eustea du erronka irakasleak. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleen jardunbide egokietara jotzea giro egokia sortzeko, non elkarreragina sustatuko baita. Ikaskuntza-ingurune berri horietan talde osasuntsu eta eraginkorrak eratuz, giro sozial horri eutsi ahalko zaio klase hibridoetan. Hasteko, ikasle-mota horren eta azken aldian gertatu diren aldaketen alde orokor batzuk gogoratu behar dira. Ondoren, proposamen didaktiko batzuk zehaztuko dira.
- Atalak:
- Egilea:
- Miranda Olea, Ximena
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 98
The Routledge Handbook of Plurilingual Language Education (Piccardo, E., Germain-Rutherford, A. and Lawrence, G.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 13
- Bisitak: 1572
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
ALTEren bitartez jakin dugu liburu mamitsua honen berri: The Routledge Handbook of Plurilingual Language Education eskuliburua. Editoreek beraiek nabarmentzen dute eleaniztasunari buruzko lehen argitalpen osoa dela, eta eleaniztasunak hizkuntzaren irakaskuntzan eta gizartean duen izaerari, irismenari eta potentzialari buruzko dimentsio anitzeko hausnarketa eskaintzen du.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Erreseina
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
"10 minututan" podcasta
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 10
- Bisitak: 1747
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
2018an jarri zen martxan "10 minututan" podcasta. Dagoeneko 5. denboraldia amaitzen ari da, eta tartean, hainbat aldaketa egin dira. Pedagogia eta teknologia uztartzen ditu saioak, teknopedagogia alegia. Izenak iradokitzen duen bezala, saio labur eta biziak dira, 15 minutu ingurukoak. https://10minututan.buzzsprout.com/275242 estekari jarraikiz kapitulu guztiak entzuteko aukera.
- Atala:
- Egilea:
- Goñi Eizmendi, Maite
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Sarrera
1199 - C2 maila: irakasleen gaikuntza (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 9
- Bisitak: 2103
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 2
- Atala:
- Egilea:
- Goñi Zugarramurdi, Agurtzane
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Maila:
- C2
- Bideoteka:
- Prestakuntza-jardueretako bideoak
Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan (I). Gaiaren aurrekariak, zergatik, noiz eta nola zuzendu
- Argitalpenak
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 3
- Bisitak: 2770
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Interakziozko feedback zuzentzailearen eragingarritasuna irakasle gehienen kezka eta arrangura da; ez dira gutxi horri buruz egin diren ikerketak eta diren ikuspegi teorikoak. Oso zabalik dagoen ikerketa-esparrua da; izan ere, ikertzaile eta ikasleen esanetan atzeraelikadura hori emateko erak ez dirudi behar bezain sistematikoa eta koherentea denik. Hedrikson-ek (1978) planteatutako galderek gidatzen dituzte nazioarteko ikerketa gehienak; alegia, zer, nork, noiz, nola eta zergatik eman behar den feedbacka ahalik eta etekin handiena lortzeko. Lan honek ere bost galdera horietatik lau hartuko ditu ardatz eta lehen atal honetan, zergatik zuzendu behar den justifikatuko da; zer zuzendu behar den ere zehazten saiatuko da. Halaber, nola eman behar den aztertuko da. Bukatzeko, noiz zuzendu kezka orokorrari helduko zaio. Galdera horiek erantzunez ikerketa lan honek dituen helburu bietako bati helduko zaio. “Nork zuzendu” galdera lan honetatik kanpo utzi da, irakaslearen esku-hartzea hartu nahi izan delako gune; halere, kideen arteko zuzenketez egin diren ikerketa guztiek aipatzen dituzte berorren balioa eta eraginkortasuna. Lan honek, Barakaldoko Udal Euskaltegian egindako ikerketa baten alderdi teorikoa biltzen du.
- Atala:
- Egilea:
- Ibáñez Ramos, Marga
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- e-Hizpide zenbakia:
- 98
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Ikerketak
Irakasleen prestakuntza gogoetatsua, hezkuntza berritzeko giltza (Perez Lizarralde, K., Azpeitia-Eizagirre, A., Ozaeta, A.)
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko abenduak 1
- Bisitak: 2474
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Irakasleen prestakuntza gogoetatsuaz hausnartzeko, liburua argitaratu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hiru ikertzailek:
1. Perez Lizarralde, KarmeleMondragon Unibertsitatea
2. Azpeitia-Eizagirre, AgurtzaneMondragon Unibertsitatea
3. Ozaeta, ArantzazuMondragon Unibertsitatea
https://www.mondragon.edu/eu/-/irakasleen-prestakuntza-gogoetatsua-liburua.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Albistea
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara
Kolore, kolore...
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko azaroak 29
- Bisitak: 2483
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Blanca Urgellek Berria egunkarian idatzitako iritzi-artikulu baten harira, euskarazko kolore-izenak ditugu hizpide. Mundua ikusteko era da koloreak hitzez adieraztea, eta hizkuntza bakoitzak bere modua du. Zein dira oinarrizkoak? Zer berezitasun dute?
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza-arloa:
- Hizkuntza
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
- Sarrera-egilea:
- Maya Urroz, Ainara







