Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Irakaskuntz teknikak frantsesa bigarren hizkuntza gisa irakasteari egokituak
- Argitalpenak
- Sortua: 1987(e)ko maiatzak 15
- Bisitak: 1646
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Duela hogei bat urte ohiko metodoak arbuiatu zirenez geroztik aho-belarrizko eta ikus-entzunezko metodoak azaldu ziren bigarren hizkuntzaren irakaskuntzako panazea bezala. Metodo aho-belarrizko eta ikus-entzunezkoak ez ditugu erabat arbuiatzen, baina garbi ikusten dugu metodoen aldaketek ekintza pedagogikoa bera eta irakasle-ikasle harremanak ez dituztela hobeagotu.
- Atala:
- Egilea:
- Dagenais, Aline
- Dokumentu-mota:
- Itzulpen Saila
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide zenbakia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
Gure mundutxoa 13
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 6
- Bisitak: 729
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
Mario Rinvolucri
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 6
- Bisitak: 1027
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ingeles irakaslea eta Ingalaterrako Canterburyn bere egoitza duen Pilgrims erakundean ikerketa eta garapenerako zuzendaria. Irakaslegoaren prestakuntzara emana dago erabat, eta urtean ehunen bat egun egiten ditu bere herritik kanpo, hizkuntzen didaktikari buruzko ikastarotan lanean. Ingelesa irakasteko metodologiaz gain, gaztelania, italiera eta grekoa Alemanian eta Suizan italiera irakastekoak jorratuak ditu.
Mariok bere buruaz dio ikasgelan bai ariketen alorrean bai psikologiarenean gertatzen den guztiaz arduratutako metodogile dela. Eragin sakoneko artikulu asko eta dozena erdi bat liburu baditu idatziak. Mario Rinvolucri ez da idazle konbentzionala. Hainbeste imitatzaile dagoen alorrean, bere burutazio berri eta berritzaileak eskaintzen dizkigu.
- Atala:
- Egilea:
- Rinvolucri, Mario
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
Euskalduntzearen lehen zortzi urratsetako edukia eta ebaluaketarako oinarrizko erizpideak - 1987
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 5
- Bisitak: 1796
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azaldu zen 1987ko urtarrilaren 28an, aurtengo 17. zenbakian, helduen euskalduntzearen lehenengo zortzi urratsetako edukiak eta ebaluaketarako oinarrizko irizpideak zehazten dituen Kultura eta Turismo Sailburuaren Agindua. Agindua helduen euskalduntzearen programagintzan aurrerapauso berria denez, ZUTABEren orrialde hauetara dakargu osorik, eranskinari buruzko zenbait argibiderekin batera. Argibideok, jakina, ez diote aginduari ez ezer eransten, ez ezer kentzen.
- Atalak:
- Egilea:
- Esnal, Pello
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Curriculuma
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
"Aurten bai": Alfabetatze kanpaina Bizkaian
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 5
- Bisitak: 769
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Iazko esperientziari jarraiki, aurtengo 86/87 ikasturte honetan ere HABEren Bizkaiko Ikuskatzailetzak zenbait Udal-Euskaltegirekin batera «Aurten bai» lemapeko alfabetatze kanpainari ekin zion irailean. Horrela, iaz Gernikalde eta Mungialdean egina beste eskualde batzuetara ere zabaldu du oraingoan, Arrigorriaga, Ugao, Galdakao, Sopela eta batik bat Durangaldera.
- Atala:
- Egilea:
- Hizpide / e-Hizpide
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Kanadako murgil-programak
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 5
- Bisitak: 732
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen helburua Kanadako eskola eta unibertsitateetan egindako saiaketa interesgarri batzuk aurkeztea eta aztertzea da. Baita ere, hango esperientziatik atera ditzakegun ondorioak ikertu nahi ditut. Hain zuzen ere, Kanada zuen aztergai nagusi aldizkari honen lehenengo aleak. Hala ere, ale hartan esandakoa eta nik oraingo honetan arakatuko dudana oso gauza ezberdinak dira.
- Atala:
- Egilea:
- Hualde, Jose Ignazio
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Entzute-ariketak benetazkoak
- Didakteka
- Sortua: 1987(e)ko apirilak 5
- Bisitak: 734
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
ELT materialetan ari dira azaltzen benetako hizkuntzaren erabileraren bereizgarriak dituztenak, nahiz eta oraindik ere material horiek ez «benetakoak» izateagatik berezi. Bide luzea dago ibilkizun entzunezko materialgintzan, harik eta benetako erabileraren bereizgarriak bereganatu arte; baina oro har baliagarritzat jotzen da behintzat bereizgarri horiek ikasleei helaraztea.
Ez da, ordea, hain oro har onartzen benetako entzunaldiaren esperientzia hizkuntzaren bereizgarri batzuk entzutea baino gehiago denik: entzuteko jarduera mota asko suposatzen du, eta hauek oso gutxitan erabiltzen dira ELT materialetan.
- Atala:
- Egileak:
- Porter, Don
- Roberts, Jon
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 13







