Lanik gabeko tarteetarako lanak

Argitaratua: Saturday, 1 August 1987, 1:30 PM
Gela irekia

Probetxu handikoa da hizkuntz irakaslearentzat saioren bat bukatu ondoren tarteren bat libre dagoenerako edo ikasle batzuek beren lana, taldeka edo binaka, beste batzuek baino lehenago bukatu dutenean egiteko moduko ariketa batzuk prestatuta edukitzea. 

Begien bistakoa denez, bi egoera horiek ez dira berdinak; lehenengoan klase osoarekin egin beharko du lan eta bigarrenean, normala den bezala, nahiago izango du atzeratuta dauden ikasleei laguntzea. Orain azalduko ditugun ariketa hauek, beraz, bost minutuko tarte lanik gabekoetarako aproposak, bi sailetan banatuko ditugu: irakasleak gidatutako ekintzak eta ikasleek beren kabuz egitekoak.