lrakurmena irakaskuntzan

Argitaratua: Saturday, 1 August 1987, 1:20 PM
Bestelako lankidetzak

Izenburuak dioen bezala, irakurtzeari garrantzia ematen zaio, baina ez dira era berdinean ulertu behar irakaskuntzan landu nahi den irakurmena, eta bestaldetik, irakaskuntzatik at egin daitekeen irakurketa. Lehenengo xehetasuna argitu ondoren, bigarren bat ere egin beharra dago. Irakaskuntzan landu nahi den irakurketa hizkuntza berri bat ikasteko, hobetzeko eta finkatzeko egiten da oro har. Irakaskuntzatik at egiten dena, ordea, kultura maila sendotzeko, aise denbora betetzeko eta noizean behin nolabaiteko informazioa lortzeko egiten da.