lkusizko irudiak hiztegia irakasteko lagungarri

Argitaratua: Saturday, 1 August 1987, 1:10 PM
gela irekia

Gaur egungo hizkuntz irakaskuntzako testuliburu askok ikuspegi funtzionala hartzen dute ardatz gisa, eta gehienek dituzte osagai funtzionalak. Honek esan nahi du bizitza errealean hizkuntzaz baliatuz egiten duguna kontuan harturik moldatu direla gaiak. Ez da hainbeste ahalegin egin, berriz, Swan eta Walterek (1984) ondo diotenez, osagai nozionalak ikasgaietan integratzen , hala nola mugimendua, abiadura, distantzia , sumindura eta beste hainbat arlo. Osagai nozionalaren izenpean kontzeptu orokor zein konkretuekin zerikusirik duten hitzak eta esamoldeak adierazi nahi ditugu. Beraz. eta halabeharrez, hiztegiaz ari gara hein handi batean.