Irakasbil
Bilatzailea
Bilatzailea
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Euska/Herrian zehar euskara behar -Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina euskaltegian
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1275
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskarak ezkerraldeko herrietan orain iluna eta etorkizun beltza ditu. Gure hizkuntzak kaleetan duen presentzia oso urria da. Euskaltegiak uharte xumeak dira itsaso erdaldunaren erdian. Eta, hau gutxi balitz, beste hau ere gertatzen da: agian eguneroko bizitza erdaldunaren poderioz edo inertziez, edo euskara ikasteko motibazio praktiko hutsak eraginik, edo beste arrazoiren batengatik, ikasle askok euskaltegian bertan ere gaztelania erabiltzen dutela barra-barra. Arazo horri aurre egiteko antolatu genuen Santurtziko Udal Euskaltegian euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Euskalduntze-alfabetatzea. 1981-1991.eko datuei gainbegirada
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1275
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ezin esango dugu lantxo hau HABEren sorreratik hona gertatuaren balantzea denik, ezta gutxiagorik ere; oraingo hau azaletik begiraturiko hainbat daturen bilduma baizik ez baita. Horregatik, hain zuzen, ez duzu hurrengo orrialdeotan inolako baloraziorik aurkituko. Erakunde hau, 1981.ean sortua, eta hurrengo hamar urteetan gertatua hori baino sendoagoa, sakonagoa eta garrantzitsuagoa da, noski, oraingoa bezain arin tratatua izateko. Honako laburpen txiki honek ez luke, beraz, ez galaraziko ezta ordezkatuko ere hamarkada honetan HABEk egin eta garatzen ari den lanak merezi duen azterketa sakona.
- Atala:
- Egilea:
- HABE
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
lkaslearen kontzientizazioa
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1132
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearen aribide independenteak ikasteko estrategia eraginkorrak eskatzen ditu. Estrategia hauek garatu aurretik, bere ikasteko moduak nolakoak diren garbi jakin beharko du. Kontzientizazio-prozesua ikasgelako jardueraren zati bat izan daiteke.
- Atala:
- Egilea:
- Matute Motessori, Saulo
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Edukiak:
- Gaitasun estrategikoa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
Apriorismoa Hervás-en Euskal Deituren Etimologietan
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1215
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lorenzo Hervás-en Euskal Deiturei buruzko lanak garrantzi historiko berezia du, ezen eta Astarloak idatzi bide zuen liburu kasua ez bezala, inprentako argia ikusi baitzuen. J. Fr. lrigoienen Colección alfabética de apellidos bascongados (México, 1809) obraren eranskin gisa argitaratua izan zen. Hervás, aurretiko Esteban Garibai, Zaldibia, Licenciado Poza, Larramendi eta Astarloaren gisa, euskararen apologista dugu, batez ere. Harremanak eduki zituen Astarloarekin, eta haren etimologiazko aurriritzi ideologikoak (hitzen soinuei atxikiak) igarotzen dira Hervás-en idazkietara.
- Atala:
- Egilea:
- Mujika, Luis Maria
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
Hizkuntz ikastaroen diseinua eta antolamendua
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1158
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honek, "ikaslearengan ardaztutako curriculum"ean, erreferentzi puntu nagusia ikasleen behar eta interesetan jarriz ikaskuntzarako materiala taldean prestatzeko eginbide single bat proposatzen du. Ikasleen beharrak, ikasleen nolakoak eskatzen dituen ariketak eta irakaslearen ikuspegia, honek ezagutzen baitu ongien egoera, ikastaro malgu eta etengabe hobe daitekeen batean integratzea da kuestioa.
- Atala:
- Egilea:
- Moody, Bryn
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
Birziklatze-barnetegiaren esperientzia bat
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 30
- Bisitak: 1195
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskaltegi gehienetan gertatuko da Santurtzikoan gertatzen zaiguna: eguneroko lanak hainbat kezka, zalantza, hausnarketa-gai, sujerentzia e.a. sorrarazten digula. Baina eguneroko ardurei erantzuteak (programazioak, ikasleen nolabaiteko jarraipena egiteak...) ia ordu guztiak lapurtzen dizkigu. Horrezaz gain, txanda edo ordutegi ezberdinetan lan egitea oztopo handia da denok eta luzaro biltzeko: hilabetean behingo klaustroa, koordinazio-bilerak... eta nahikoa! Hori dela eta, ia ezinezkoa bilakatu da sortutako kezka eta galderez lasai, luze eta zabal hitz egitea eta ondorio batzuetara heltzea.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
Hizkuntz ariketen hausnarrean
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1230
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Eguneroko protagonista; ikasle zein irakaslearen bidelaguna; langaia; /lantresna; gorrotatua batzuetan; maitatua bestetan: hizkuntz ariketa. Mintegi honek protagonista honen aurrez aurre jarri eta beronen nortasuna hausnartu eta berraurkitzeko egokiera eman nahi du.
Euskararen irakaskuntzan ere, beste arloetan bezala, ohitura itsuen gurpilean trabatuta geratzeko arriskua baitago, euskararen ikasprozesuaren kaltetan. Mintegi honek hizkuntz ariketak aztertu eta sortzeko bi lanabes aurkezten ditu, malgutasunez erabiliz gero zeregin horietarako lagungarri gertatuko zaizkizulakoan. Lanabesak, ez inondik inora automatikoki erantzun "zuzena" ematera gidatuko gaituzten algoritmoak
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
lkasgelatik teorizatzen
- Didakteka
- Sortua: 1992(e)ko abenduak 29
- Bisitak: 1267
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakasleen trebakuntzan teoria eta praktika integratzeko metodologia posible bat planteatzen du artikulu honek. Irakasleen trebakuntzarako programa gehienetan aurkitzen den input teorikoaren eredua baztertuz, irakasleak -beren suposizioak artikulatu, aztertu eta berrikusteko oinarri gisa- beren praktika propioa teorizatu eta kontzeptualizatzera bultzatu behar ditugula argudiatzen du autoreak.
Artikulua saiatzen da erakusten ikasgelako datuak (klase biziak edo bideoz grabatuak, kasetean grabatuak edo k/ase-transkripzioak) baliabide apartak direla teorizatze-prozesua hasi eta jarraitzeko (1). Irakasleek gelako datuei emandako erantzun intuitibo eta subjektiboak galdera teorikoak -gero egungo arazo kontzeptualekin lot daitezkeenak- sortarazteko nola erabil daitezkeen erakutsi nahi du artikuluak. Galdera hauek iradokiko dituzte irakurri edo ikertu behar diren arloak, argitasuna eta ulerkuntza sakonagoa lortzeko. Teoriarekiko honelako planteamendua, irakasleen beren intuizioetan sustraitua eta espezifikotik orokorrera igarotzera bultzatzen dituena, badirudi esanguratsuagoa dela trebatzaileen input teorikoetan oinarritutakoa baino. Metodologia probatu zeneko irakasle-mintegi baten azalpena egiten du, eta irakasle-trebakuntzarako inplikazioak hausnartzen.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 30







